cerrar buscador

17:37

Bilbo

lanak bukatu egin dura

Artxandako funikularra ostegunean jarriko dute berriro martxan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Funikularra itxita izan da hilabete hasieratik, lanak egin behar izan baitituzte.

  • Artxandako funikularra. EFE

    Artxandako funikularra. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Artxandako funikularra (Bilbo) ostegunean, azaroaren 24an, hasiko da berriro martxan, errailetan eta tunelean egin diren lanak bukatu ondoren.

Azaroaren 7tik funikularra itxita egon da tunelean erraila konpontzeko, oinarriko hormigoi armatua eta trenbideko finkatze eta ainguratze sistemak barne.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Artxandako Funikularra sozietate publikoak egin dituen lanak iraun duten bitartean, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak autobusa jarri du Artxanda eta Castaños auzoak lotzeko, funikularrak daukan maiztasun eta prezio berean.

Horrela, funikularra berriro egongo da martxan ostegunean, lanegunetan 07:15etik 22:00etara eta jaiegunetan 08:15etik 22:00etara. Udako hilabeteetan (ekainetik irailera), 23:00ak arte luzatzean da zerbitzua.

Iruzkinak