Bilbo
Negoziazioa
Agentziak | Erredakzioa
Bost eguneko epea abiatu dute bi aldeek, eta negoziatzeko mahaia ipini dute martxan.
Azkuna Zentroa. Argazkia: Vitor Guerra (Flickr)
Bilboko Azkuna Zentroko eta Indautxuko aparkalekuetako langileek gaur gauerditik aurrera deituta zuten greba mugagabea atzeratzea erabaki dute, Comisiones Obreras sindikatuak aditzera eman duenez. Bost eguneko epea abiatu dute bi aldeek, negoziatzeko mahaia martxan ipintzeko.
Joan den otsailaren 20an Azkuna Zentroko aparkalekuko langile bat kaleratu zuten, eta horrek eragin zuen greba-deialdia. Sindikatuak salatutakoaren arabera, lanpostuak deuseztatu nahi ditu aparkalekua kudeatzen duen enpresak eta makinak erabili horien ordez. Hortaz, lanpostuak mantentzea aldarrikatu dute.
Bestalde, enpresak joan den iraileko aparteko soldata ez diela ordaindu salatu dute Indautxuko aparkalekuko langileek. Diru hori ordaintzeaz gain, lanpostuak manten ditzaten eskatu dute sei langileek.
sei langileek.orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa