cerrar buscador

Donostia

1 / 30 Hurrengoa
Nelson depresioak 4 metrotik gorako olatuak utzi ditu Ostegun Santu arratsaldean

Nelson depresioak 4 metrotik gorako olatuak utzi ditu Ostegun Santu arratsaldean

Kostaldean abisu horia aktibatuta dago, olatu altuengatik. Gainera, 110 km/h-tik gorako haize boladak neurtu dira.

Braisek haustura du eskuin oineko bosgarren metatartsianoan, eta baliteke ez jokatzea berriro denboraldian

Braisek haustura du eskuin oineko bosgarren metatartsianoan, eta baliteke ez jokatzea berriro denboraldian

Realeko erdilariari ebakuntza egingo diote. Kontuan izanik horrelako lesioetako baja epea bizpahiru hilabetekoa izaten dela, eta Liga maiatzaren 26an amaituko dela, ematen du zaila dela Brais berriro zelairatzea denboraldia bukatu baino lehen.
Txapelketari begiratuko dio Bilintxen Menda bertso hamabostaldiak, Donostiatik

Txapelketari begiratuko dio Bilintxen Menda bertso hamabostaldiak, Donostiatik

Bertsolari txapeldunen saio batek, solasaldi batek, hitzaldi musikatu batek eta mahai inguru batek osatuko dute Bilintxen Menda hamabostaldiaren bigarren edizioaren programa.
Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

Debagoiena eta Donostia, beste urte batez EAEko eskualde eta hiriburu berritzaileenak

2022ari dagokion Berrikuntzaren Inkestaren arabera, Gipuzkoako eskualde horretan enpresen % 42,1ek dute berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiago. Hiriburuan % 37koa da ehuneko hori.
''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''

''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''

2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.

Athletic garaile, Realaren aurka Reale Arenan jokatutako derbian (0-1)

Athletic garaile, Realaren aurka Reale Arenan jokatutako derbian (0-1)

Nahikari Garciak egin du, bigarren zatian, David Aznarren taldeari hiru puntuak eman dizkion gola.
Eizagirre: ''Uste dut partida ona egin dugula, baina ez ditugu golak sartu, eta Athleticek bai''

Eizagirre: ''Uste dut partida ona egin dugula, baina ez ditugu golak sartu, eta Athleticek bai''

Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, Athleticen aurka galdutako F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du.

Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''

Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''

Nahikari Garciak egin du Realaren aurka jokatutako derbian Athletici garaipena eman dion gola. Aurrelariak, "Reale Arenara itzultzea beti berezia dela" aitortu du.

Gazteako kideek eta Benetan Zabizeko neskek hartu dute lekukoa Donostian, EITBren kilometroan

Gazteako kideek eta Benetan Zabizeko neskek hartu dute lekukoa Donostian, EITBren kilometroan

Larunbat honetan igaro da 23. Korrika Donostiatik eta Kontxako etorbidean, emozio betean, EITBren izenean lekukoa eraman dute Gazteako kideek, eta Aitziber Grados eta Malen Altuna, EITBren Benetan Zabiz podkastaren ahotsek.

Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola

Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola

Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbia jokatu dute Reale Arean. Zuri-gorriek bereganatu dute garaipena, 0-1eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai jokaldi onenak, baita neurketako gola ere.

Korrikaren iritsiera, donostiarren harrogarri

Korrikaren iritsiera, donostiarren harrogarri

18:00ak pasatxo zirenean heldu da lekukoa Donostiara, Loiolatik sartuta, eta 22:30era arte egingo du Gipuzkoako kaleetan barrena zeharkaldia euskararen aldeko lasterketak.

Reala eta Athletic gogotsu Anoetan jokatuko den derbiari begira

Reala eta Athletic gogotsu Anoetan jokatuko den derbiari begira

Norgehiagoka Reale Arenan jokatuko da, larunbatean, 18:00etatik aurrera. Lehen itzuliko norgehiagokan bizkaitarrak 2-1 gailendu ziren.
Santi Cocaren heriotzagatik akusatutako gizona espetxera bidali dute, Frantziak Espainiaren esku utzi ostean

Santi Cocaren heriotzagatik akusatutako gizona espetxera bidali dute, Frantziak Espainiaren esku utzi ostean

Akusatua ihes eginda zegoen, eta, euroagindu bati esker, Frantzian atxilotu zuten otsailean. Orain, epaiketa berri bat egin beharko da, azaroan beste bost akusatuak epaitu ostean.
Riccardo Chailly zuzendaria eta Carmen operaren bertsio berria, Musika Hamabostaldian

Riccardo Chailly zuzendaria eta "Carmen" operaren bertsio berria, Musika Hamabostaldian

Kursaal Auditorioko eta Victoria Eugeniako kontzertuak zehaztu ditu jaialdiak. Hamabostaldiaren Lagunek apirilaren 8ra arteko epea dute abonuak eta sarrerak erreserbatzeko, eta sarreren salmenta orokorra maiatzaren 21ean hasiko da.
Munduko eraikin ezagunenek argiak itzaliko dituzte larunbatean, Planetaren Orduan

Munduko eraikin ezagunenek argiak itzaliko dituzte larunbatean, Planetaren Orduan

Ordu tarte berean (20:30etik 21:30era) amatatuko dituzte argiak udaletxe, enpresa eta etxebizitzetan, klima aldaketak dakartzan ondorio larrien gainean kontzientziatzeko.
IDK Euskotrenek Valentzia Basketen aurka galdu du, 63-55, Erregina Kopako final laurdenetan

IDK Euskotrenek Valentzia Basketen aurka galdu du, 63-55, Erregina Kopako final laurdenetan

Azu Muguruzaren taldeak ez du amore eman, Huelvan jokatutako kanporaketan, aurkariak maila ona eman badu ere, baina ezin izan du hori gainditu, eta, horrenbestez, Kopatik kanpo gelditu da.
Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea

Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea

Cecilia Marcosek, Izarne Sarasolak, Sanni Franssik eta Natalia Arroyo entrenatzaileak adirazi dutenez, Realaren aurreikuspena da F Ligako larunbateko derbian giro ikusgarria izatea, Donostiako zelaian. Bi taldeak dabiltza ondo.

Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak

Ura aurrezteko sistemak diseinatzeko teknologiaz baliatzen dira Ura agentzia eta Udalak

1989ko lehortea inflexio-puntu izan zen uraren kudeaketan. Ordutik hona ura aurrezteko eta ur-galerak saihesteko lan handia egiten dute Ura partzurergoek eta udalek. Horietako batzuk ezagutu ditugu, apirilean Donostian egingo den uraren nazioarteko Water Loss kongresu handiaren atarian.

Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö eta Ithaka, irailaren 6tik 8ra, Boga Boga Festibalean

Gorka Urbizu, Sara Zozaya, Lisabö eta Ithaka, irailaren 6tik 8ra, Boga Boga Festibalean

Aurten, Chillida Leku, Aieteko Jauregiko lorategia eta Dabadaba izango dira kontzertuez gozatzeko guneak.
El salto Benito Zambranoren filmak irekiko du Giza Eskubideen Zinemaldia

"El salto" Benito Zambranoren filmak irekiko du Giza Eskubideen Zinemaldia

Gainera, Amaia Merinok eta Ander Iriartek film berri bat aurkeztuko dute Donostian apirilaren 12an abiatuko den zinema jaialdian.
A21erako hauteskunde mahaien zozketa egin dute hiriburuetan

A21erako hauteskunde mahaien zozketa egin dute hiriburuetan

Funtzio hori betetzen duten herritarrei martxoaren 22tik 28ra bitartean emango zaie jakinarazpena, eta mahaietako kide ez izateko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eskualdeko Hauteskunde Batzordean martxoaren 23tik apirilaren 4ra bitartean.
Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo miserable batetik kentzeko eskatu dio PPri

Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo "miserable" batetik kentzeko eskatu dio PPri

Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.
IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak Erreginaren Kopa ekarri nahi dute Euskal Herrira

IDK Euskotrenek eta Lointek Gernikak Erreginaren Kopa ekarri nahi dute Euskal Herrira

IDK Euskotrenek, final-laurdenetan, ostegunean bertan (18:00etan) jokatuko du Valentzia Basketen aurka, eta Lointek Gernikak, ostiralean (18:00etan), Perfumerias Avenidaren aurka jokatuko du.
Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute

Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute

Athleticeko bi jokalariek uste dute bi taldeak momentu onenean heldu direla larunbatean jokatuko den neurketara. Aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta babestu egin beharko dela taldea Realaren arriskuetatik.

Donostiako bisita gidatu turistikoak ezingo dira 25 pertsonatik gorakoak izan

Donostiako bisita gidatu turistikoak ezingo dira 25 pertsonatik gorakoak izan

Neurria Aste Santuaren ondoren sartuko da indarrean, apirilaren 10ean. Udalak azaldu duenez, tokiko gida-enpresekin adostu dute kopurua.
Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiak % 4,4 igo ziren otsailean

Turistek EAEko hoteletan egindako egonaldiak % 4,4 igo ziren otsailean

Opor garaian kenduta, sektoreak hazteko duen joera erakusten dute datuok. Sarreren herena atzerritik etorri dira, iazko sasoi berean baino % 8 gehiago.
Zatoz Gaztearekin Korrikara, larunbat honetan, Donostian

Zatoz Gaztearekin Korrikara, larunbat honetan, Donostian

Larunbat honetan, martxoak 23, iritsiko da Korrika Donostiara. Gazteak Erdialdean du kilometroa, 20:30 aldera.
Brais Mendez: ''Historia egin nahi dugu, eta Europan jokatu bosgarren urtez jarraian''

Brais Mendez: ''Historia egin nahi dugu, eta Europan jokatu bosgarren urtez jarraian''

Brais Mendez Realeko jokalariak orain arte taldean egindako ibilbidea aztertu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan, taldeak Europan jokatzeko duen helburua berresteaz gain.

Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak 2026ra arte berritu du kontratua

Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak 2026ra arte berritu du kontratua

Entrenatzaile donostiarra joan den uztailaren 5ean iritsi zen klubera, eta orain adostutakoaren arabera, beste bi denboraldi egingo ditu taldean.
Izaro, Chill Mafia, El Columpio Asesino eta Larkin Poe, Jazzaldiko Keler Guneko ikuskizunen artean

Izaro, Chill Mafia, El Columpio Asesino eta Larkin Poe, Jazzaldiko Keler Guneko ikuskizunen artean

Doako kontzertuak izango dira aurten ere Zurriola hondartzan kokatuko den Keler Gunean, uztailaren 24tik 27ra bitartean. Shinova, Merina Gris, North Mississippi Allstars eta Les Amazones D'Afrique ere arituko dira eszenatoki horretan.
Lau pertsona atxilotu eta zazpi kilo droga atzeman dituzte Donostian eta Astigarragan

Lau pertsona atxilotu eta zazpi kilo droga atzeman dituzte Donostian eta Astigarragan

Operazioa joan den asteazkenean amaitu zen. Ertzainek susmagarrietako hiru atxilotu zituzten Donostian. Laugarren atxiloketa handik gutxira egin zuten, Astigarragan.
Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian

Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian

"Sericum-Graphé" izenburupean, Nestor Basterretxea, Elena Asins, Jesus Mari Lazkano, Dora Salazar eta beste hainbaten obrak ikus daitezke inpresio teknika berezi honetan eginak.

IDK Euskotrenek eta Lointekek galdu egin dute etxean; Kutxabank Araskik denboraldiko 11. garaipena lortu du

IDK Euskotrenek eta Lointekek galdu egin dute etxean; Kutxabank Araskik denboraldiko 11. garaipena lortu du

Donostiako taldeak 57-78 galdu zuen etxean Gironaren kontra, eta Lointek Gernikak ezin izan zion Jairisi irabazi (63-69; Kutxabank Araskik, ordea, Ensino mendean hartu zuen Lugon: 53-57.
Mugi txartela jada erabili daiteke Bilboko Aireportura doazen Lurraldebuseko lineetan

Mugi txartela jada erabili daiteke Bilboko Aireportura doazen Lurraldebuseko lineetan

Donostiatik Bilboko aireportura Mugi txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzen duen pertsona batek 3,35 euro ordainduko ditu, gaur egungo 17 euroen aldean.
Puntu bana Betis eta Realarentzat F Ligako 20. jardunaldiko partidan

Puntu bana Betis eta Realarentzat F Ligako 20. jardunaldiko partidan

F Ligako 20. jardunaldiko neurketan, Andaluzian jokatutako partidan, Betisek eta Realak 0 eta 0 amaitu dute. Hala ere, baloiaren jabetza txuri-urdinek izan dute eta gainera, 10 korner atera dituzte, baina, ezin izan dute golik lortu.

Jendetza Donostian, Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioan

Jendetza Donostian, Palestinako genozidioa salatzeko manifestazioan

Kultura munduko kideek egindako deiari erantzun diote herritarrek. Ibilbidean zehar, kultur emankizun eta erakusketa ibiltaria izan dira ikusgai. Amaieran, manifestariak lurrean etzan dira sarraskia salatzeko.
Gazako sarraskia salatzeko performance ikusgarria, drone ikuspegitik

Gazako sarraskia salatzeko performance ikusgarria, drone ikuspegitik

Igandean Donostian Gazako genozidioa gelditzea eskatzeko egindako manifestazioa performance hunkigarri batekin amaitu da. Ondarretako tuneletik Haizeraren Orraziraino, milaka lagun lurrean etzan dira, Gazan eraildakoen oroimenean.

Kulturak eta herritarrek ozen eskatu dute Donostian, Gazako genozidioaren amaiera

Kulturak eta herritarrek ozen eskatu dute Donostian, Gazako genozidioaren amaiera

Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan Kontxako badia osoa zeharkatu duen manifestazio gogoangarri batean, Alderdi Ederretik Haizearen Orraziraino. Bidean, hamar puntutan kultur emanaldiak izan dira eta 23 ilustrazio erraldoi erakutsi dira, denak ere ekitaldirako propio sortuak.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute Trintxerpetik Donostiara

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxa egin dute Trintxerpetik Donostiara

Aurtengoa 27. edizioa izan da eta 48 kolektibok parte hartu dute. Gizartearen "eskuineko bihurgune" arriskutsua salatu dute. Donostian, Palestiko genozidioa salatzeko manifestazioarekin bat egin dute.

Jendetza bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa stop'' lemapean

Jendetza bildu da Donostian Palestinari elkartasuna adierazteko, ''Genozidioa stop'' lemapean

Kulturatik Kultur Eragileak Palestinarekin ekimenak deitutako martxan izan da, eta milaka lagunek bat egin dute deialdiarekin.

1 / 30 Hurrengoa

Aste Nagusia

Danborrada San Sebastian Egunaren inguruko webgune berezia. Danborrada
404 Page Not Found

404 Page Not Found

The page you requested was not found.


/eu/modulo/tiempo/eltiempo/f_mod/1389711909/

Donostia Twitterren

Aste Nagusia Donostiako Aste Nagusiaren inguruko webgune berezia. Aste Nagusia

Danborrada 2016, Nahieran