Donostia

1 / 30 Hurrengoa
Hasi dira Avanza Gipuzkoa autobus konpainiako langileek antolatutako grebak

Hasi dira Avanza Gipuzkoa autobus konpainiako langileek antolatutako grebak

Asteburu honetan hasi dira lehen greba egunak, eta hurrengo asteburuetan ere egingo dituzte.
Zaporeak elkarteak 10.000 pintxo baino gehiago saldu ditu Donostiako Koxk jaialdian

Zaporeak elkarteak 10.000 pintxo baino gehiago saldu ditu Donostiako Koxk jaialdian

Gobernuz Kanpoko Erakunde donostiar honek 10 urte bete ditu. Igande honetan Intxaurrondo auzoan bildutako dirua Lesboseko etorkinei jateko eta arropak ematen jarraitzeko izango da.

Arraun Lagunakek irabazi du Espainiako traineru txapelketa

Arraun Lagunakek irabazi du Espainiako traineru txapelketa

Donostiarrak nagusitasunez gailendu dira Castroko uretan eta Euskadijo txapelketako arantza atera dute. Bigarren Tolosaldea izan da, eta Hibaika hirugarren.

Donostian egindako manifestaldi batek hiriaren turistifikazioak eragindako egoera kritikoa salatu du

Donostian egindako manifestaldi batek hiriaren turistifikazioak eragindako egoera "kritikoa" salatu du

BiziLagunEkin plataformak deituriko martxak "turistifikazioa gelditzeko" eskatu du. Horien ustez, horrek ekartzen du "biztanleak Donostiatik kanpo joatea eta ingurunea degradatzea, merkatuaren mesedetan". Era berean, hiriko etxebizitza arloa egoera "kritikoan" dagoela salatu du.
Goia: ''Badirudi tasa turistikoa ezartzearen atarian gaudela''

Goia: ''Badirudi tasa turistikoa ezartzearen atarian gaudela''

Donostiako alkateak esan du horixe nahi izan dutela "beti", "turismoak sortzen duen aberastasunaz hiria ere aprobetxatzeko".

Euriak ez du itzali Anoetako akelarre antifaxista

Euriak ez du itzali Anoetako "akelarre antifaxista"

Fermin Muguruzak 30.000 lagun bildu ditu Donostian, 40 urteko ibilbide musikala ospatzeko, Palestinaren aldeko aldarri solidarioen artean. Gainera, artistak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14rako, Irunen.
Anoeta Palestinaren aldeko aldarri bihurtu dute Fermin Muguruzaren zaleek

Anoeta Palestinaren aldeko aldarri bihurtu dute Fermin Muguruzaren zaleek

Euriak ez ditu Anoetan bildutako milaka zaleak kikildu, eta Palestinari elkartasuna erakutsi diote, Irungo musikariaren kontzertuaren atarian.  

Gizon bat espetxera bidali dute Donostian, emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita

Joan den ostegun gauean, gizon bat sexu-erasoa egiten ari ziola salatu zuen emakume batek Ertzaintzaren aurrean. 39 urteko erasotzailea kartzelara bidali du epaileak.
''Eraldatzen ari den Donostia'' aldarrikatu du Goiak, ''etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean''

''Eraldatzen ari den Donostia'' aldarrikatu du Goiak, ''etengabe oztopoak jartzen dituztenen aurrean''

Donostiako Alkatetzan hamarkada bat bete ostean Eneko Goiak azpimarratu duenez, duela 10 urte EAJk Alkatetza berreskuratu zuenean, "hiria geldirik, ekimenik gabe eta etorkizunerako ikuspegirik gabe" zegoen.  

Fermin Muguruza: ''Emango ditudan azken kontzertuak bezala bizitzen ari naiz''

Fermin Muguruza: ''Emango ditudan azken kontzertuak bezala bizitzen ari naiz''

30.000 lagun espero dira larunbat gauean Anoetan, Fermin Muguruzaren kontzerturako. Talde ugarik parte hartuko dute 7 orduko ikuskizunean, eta 21:00etan irtengo da oholtzara irundarra. Kontzertuaren atarian, berarekin egoteko aukera izan dugu.

Fermin Muguruza: ''Etortzen den jendeak zerbait historikoa bizi izan duela jakitea nahi dugu''

Fermin Muguruza: ''Etortzen den jendeak zerbait historikoa bizi izan duela jakitea nahi dugu''

Ia dena prest dago Donostiako Anoeta estadioan larunbat honetan 30.000 lagun inguruk Fermin Muguruzaren kontzertuaz gozatzeko. Irungo musikariak zalantzan daudenak animatu nahi izan ditu oraindik eskuragarri dauden sarrera apurrak eros ditzaten.

IDK Euskotrenek Hannah Jump fitxatu du, eta Lointek Gernika Bizkaiak, Masa Jankovic

IDK Euskotrenek Hannah Jump fitxatu du, eta Lointek Gernika Bizkaiak, Masa Jankovic

Jump 24 urteko jokalaria da, nazionalitate bikoitza du (britainiarra eta estatubatuarra) eta hiruko jaurtiketetan aditua da. Jankovic hegaleko pibota, berriz, Perfumerias Avenidatik dator, eta batez beste 3,3 puntu eta 2,4 errebote lortu ditu Emakumezkoen Endesa Ligan.
Realak Arola Aparicio fitxatu du 2027ra arte

Realak Arola Aparicio fitxatu du 2027ra arte

Aurreko denboraldian Espanyolen jokatu ostean iritsiko da Donostiara aurrelari katalana.
J. Martina, Dupla, Janus Lester eta Leire Martínez Saguesen, Donostiako Aste Nagusian

J. Martina, Dupla, Janus Lester eta Leire Martínez Saguesen, Donostiako Aste Nagusian

Abuztuaren 9tik 16ra egingo da aurten Donostiako Aste Nagusia, eta Mikel Anterok egindako kartela aurkeztu dute dagoeneko.
Zinemagileen Tabakalera Belaunaldiari gorazarre, asteburuan Donostian

Zinemagileen "Tabakalera Belaunaldia"ri gorazarre, asteburuan Donostian

Kultura zentroaren 10. urteurrenaren harira, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Tabakalerak osatzen duten ekosistemaren abaroan hazi den zinemagile belaunaldia omenduko dute asteburu honetan.
Dani Fano: “Euskaltzaleen gune kutuna zen Intza taberna, eta reketeek ugazaba fusilatu eta taberna itxi zuten”

Dani Fano: “Euskaltzaleen gune kutuna zen Intza taberna, eta reketeek ugazaba fusilatu eta taberna itxi zuten”

Donostiako Intza tabernaren istorio gogorra kontatu du Dani Fano artista eta ilustratzaileak 'Intza, ez da munduan beste bat' komikian. 1936an, reketeek ugazaba atxilotu eta fusilatu zuten, eta taberna itxi zuten. Familiak hainbat urtez jasandako sufrimendua biltzen du komikiak.

Bertha Gaztelumendi: ''Munduak mugitu behar du, bukatu behar dugu genozidio honekin''

Bertha Gaztelumendi: ''Munduak mugitu behar du, bukatu behar dugu genozidio honekin''

Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak bi eguneko baraualdia antolatu du astebururako Palestinako genozidioa salatzeko eta elkartasuna adierazteko. Mobilizazioak gero eta handiagoak izatearen beharra nabarmendu du Bertha Gaztelumendi bozeramaileak.

Athletic, Reala, Osasuna eta Alaves taldeen denboraldiaurreko partida guztiak

Athletic, Reala, Osasuna eta Alaves taldeen denboraldiaurreko partida guztiak

EA Sports Ligako euskal taldeek abuztuaren 17an hasiko den denboraldia prestatzeko neurketak jokatuko dituzte uztailean eta abuztuan.
Ertzaintzak eraso terrorista baten simulakroa egin du Donostiako merkataritza-gune batean

Ertzaintzak eraso terrorista baten simulakroa egin du Donostiako merkataritza-gune batean

Garbera merkataritza-gunean egindako simulakroan, terrorista batek arma luze eta motz batekin tiro egin die erabiltzaileei eta bertako langileei. Operatibo honekin, Ertzaintzak horrelako "gertakari kritikoen" aurrean duen erantzuna hobetu nahi du.

Realak Claudia Florentino fitxatu du, 2027ra arte

Realak Claudia Florentino fitxatu du, 2027ra arte

Valentziako 27 urteko erdiko defentsak kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin 2027ko ekainaren 30era arte.
Miren Lazkano: ''Denbora da hau bilatzen ari ginela, eta oso pozik nago''

Miren Lazkano: ''Denbora da hau bilatzen ari ginela, eta oso pozik nago''

Miren Lazkanok urrezko eta zilarrezko dominak lortu ditu Munduko Kopak dituen bost probetatik lehenengoan, kanoan eta kayk krosean hurrenez hurren. Lazkanok bere sentsazioen berri eman dio EITB Mediari.

Irune Murua, IDK Euskotrenek fitxatuta: ''Moldakortasuna eman ahal diot taldeari, bai eta indarra ere''

Irune Murua, IDK Euskotrenek fitxatuta: ''Moldakortasuna eman ahal diot taldeari, bai eta indarra ere''

Gipuzkoako taldeak jokalari arrasatearra fitxatu du. Murua "oso pozik" dabil, eta ilusio handia du lanean hasteko.

Paula Franco (Organic Studio): ''Bitxigintza organikoa egiten dugu arrautzen oskolak duen kaltzioarekin''

Paula Franco (Organic Studio): ''Bitxigintza organikoa egiten dugu arrautzen oskolak duen kaltzioarekin''

Paula Franco artistak material berriak sortzen ditu hondakin organikoekin Donostiako Organic Studio sortze-laborategian. Biomaterial horiekin artelanak, bitxiak eta jantziak egiten dituzte, besteak beste. Kafea, arrautza, mejiloiak, tipula, ahuakatea edo zitrikoak erabiltzen dituzte.

Aire zabaleko jarduerak saihesteko eskatu dute Bilboko eta Donostiako udalek, hauts-gandua dabilelako

Aire zabaleko jarduerak saihesteko eskatu dute Bilboko eta Donostiako udalek, hauts-gandua dabilelako

Aire zabalean ariketa fisikorik ez egitea eta kalean tarte luzez egotea saihestea ere aholkatu dute.
Bilboko mobilizazioak burujabetzaren aldeko borondate sendoa islatu du, Gure Eskuren ustez

Bilboko mobilizazioak burujabetzaren aldeko borondate sendoa islatu du, Gure Eskuren ustez

Gure Eskuren bozeramaileek larunbatean Bilbon egin zen mobilizazioaren balorazioa egin dute, eta euskal herritarren burujabetza-beharrak eta nahiak nabarmendu dituzte. Indar politiko eta sozial guztiei herri ikuspegiz eta anbizioz jarduteko eskatu diete.
Irene Muruak IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian

Irene Muruak IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian

Hala, Donostiako taldeak 2025-26 sasoirako seigarren fitxaketa iragarri du astearte honetan. Arrasateko jokalariak hainbat denboraldiz jokatu du Estatu Batuetan.
Bera Berak Lisanne Kruijswijk fitxatuta itxi du 2025-2026 denboraldirako taldea

Bera Berak Lisanne Kruijswijk fitxatuta itxi du 2025-2026 denboraldirako taldea

Super Amara Bera Berak 24 urteko erdiko defentsa herbeheretarra fitxatu du. Hala, bada, itxita du jada datorren sasoirako taldea.
2025eko Euskotren Ligako egutegia

2025eko Euskotren Ligako egutegia

Emakumezkoen txapelketa uztailaren 5ean hasiko da Bilboko Banderarekin, eta abuztuaren 24an amaituko da, Getariako II. Ikurrinarekin.
Scientia Schoolek, ustez, porrotera eraman ditu Euskadiko itunpeko bi zentro bi urtean

Scientia Schoolek, ustez, porrotera eraman ditu Euskadiko itunpeko bi zentro bi urtean

Donostiako Scientia Karmelo eta Bilboko Scientia San Pedro ikastetxeetako irakasleek salatzen dutenez, Atlas holding mexikarra, ustez, itunpeko ikastetxeak erosten, porrotera eramaten eta eraikina saltzen aritzen da, hezkuntza alde batetara utziz.

Itxaso: ''Eremu tentsionatuetan 6.500 etxebizitza berri eraiki nahi ditugu datozen 6 urteetan''

Itxaso: ''Eremu tentsionatuetan 6.500 etxebizitza berri eraiki nahi ditugu datozen 6 urteetan''

Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak nabarmendu duenez, "hiru hiriburuetan eta Irun, Errenteria edo Barakaldo bezalako hiri handietan 6.500 etxebizitza eraikiko dira".

Intza Egigurenek 2029ra arte jarraituko du Realean

Intza Egigurenek 2029ra arte jarraituko du Realean

Anoetako futbolariak 14 zenbakidun elastikoa jantziko du lehen taldean. Kontratuaren sinadura-ekitaldia Reale Arenan egin dute, astelehenean.
Uda giroa bueltan da, 30 ºC-tik gorako tenperaturekin

Uda giroa bueltan da, 30 ºC-tik gorako tenperaturekin

Asteartea asteko egunik beroena izango da, batez ere barnealdean. Hala ere, asteazkenetik aurrera aldaketa egongo da, tenperaturak behera egingo baitu. Horrela, aste bukaera epela izango dugu.

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostiako Parte Zaharrean arma zuriz eraso bat egitea egotzita

Sarriegi plazan gertatu da. Dirudienez, atxilotuak biktimarekin eztabaidatzen hasi dira, eta eraso egin diote.
Podemos Euskadik salatu du Donostiako egoitzari eraso egin diotela eta kristala harrika apurtu

Podemos Euskadik salatu du Donostiako egoitzari eraso egin diotela eta kristala harrika apurtu

"Are eta indar handiagoz jarraituko dugu gehiengo sozialen aldeko politika ausartak egiten, gutxi batzuen pribilegioen aurka, eta pertsona guztien aurkako giza eskubideen urraketa guztiak salatzen", azpimarratu dute.
Jose Luisek erretiroa hartu du uniformea zakarrontzira botaz, galtzontzilotan eta gorbata jantzita

Jose Luisek erretiroa hartu du uniformea zakarrontzira botaz, galtzontzilotan eta gorbata jantzita

 

Jose Luis Gonzalez "Canuto"k erretiroa hartu du 45 urtez garbiketa enpresa batean lan egin ondoren. Uniformeaz nazkatuta, bere lan-bizitzari agur esan nahi izan dio jantziak zakarrontzira botaz. "Gorbata jantzi dut egun inportantea delako eta Realeko galtzontziloak jantzi ditut", adierazi du.

Kovacevic, Mendilibarrekin pozarren, eta Reala bihotzean

Kovacevic, Mendilibarrekin pozarren, eta Reala bihotzean

Darko Kovacevic Realeko jokalari ohia Olympiacos talde greziarrean ari da lanean gaur egun, kirol zuzendari gisa, Jose Luis Mendibilibar entrenatzaile dela. Besteak beste, Mendilibarren lana goraipatu du, txuri-urdinekin egindako bidea gogoratzeaz gain.

Claire Lavogezek Realean jarraituko du, beste denboraldi batez

Claire Lavogezek Realean jarraituko du, beste denboraldi batez

Erdilari frantziarrak urtebeterako akordioa lortu du klub txuri-urdinarekin; hortaz, 2026ra arte segiko du Donostian.
Garate: ''Carapazek ez zuen galtzeko ezer, irabaztera jokatu genuen, ez 2. postua defendatzera''

Garate: ''Carapazek ez zuen galtzeko ezer, irabaztera jokatu genuen, ez 2. postua defendatzera''

Juanma Garate EF Education-EasyPost taldeko zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko Italiako Giroko 20. etapan gertatu zenaz. (adierazpenak gaztelaniaz)

Pello bilbaok, Juanma Garatek eta Leire Olaberriak 2025eko Italiako Giroaren analisia egin dute

Pello bilbaok, Juanma Garatek eta Leire Olaberriak 2025eko Italiako Giroaren analisia egin dute

Pello Bilbao Bahrain Victoriouseko txirrindulariak, Juanma Garate EF Education-EasyPost taldeko zuzendariak eta Leire Olaberria ziklista ohiak 2025eko Italiako Giroaz hitz egin dute EITB Mediarekin, Realaren Fundazioak antolatutako Korner Festibalean.

WSLk Donostiako Basque Country Junior Pro bertan behera utzi du, Israel kanpoan uzteko eskaera jaso ondoren

WSLk Donostiako Basque Country Junior Pro bertan behera utzi du, Israel kanpoan uzteko eskaera jaso ondoren

Waxdayz ekitaldiaren antolatzaileak Association of Surfing Professionals (WSL) elkarteari "adierazpen instituzionalek babestutako proposamen bat" helarazi zion, Israelgo surflariak lehiaketatik kanpo uzteko. Ondoren, WSLk txapelketa bertan behera uztea erabaki du.
1 / 30 Hurrengoa

Aste Nagusia

Danborrada San Sebastian Egunaren inguruko webgune berezia. Danborrada
404 Page Not Found

404 Page Not Found

The page you requested was not found.


/eu/modulo/tiempo/eltiempo/f_mod/1389711909/

Donostia Twitterren

Aste Nagusia Donostiako Aste Nagusiaren inguruko webgune berezia. Aste Nagusia

Danborrada 2016, Nahieran