Itxi

Donostia

Irailaren 1etik aurrera

Mugagabeko greba, Donostiako erdialdeko lurpeko aparkalekuetan

EiTB.EUS

Grebak ondorengo aparkalekuetan deitu dute: Kontxan, Okendon, Katalunia Plazan eta Atotxan. Langileek lan-baldintzek hobera egitea eskatzen dute.

  • Mugagabeko greba gaur bertan hasi da. Argazkia: EiTB.

    Mugagabeko greba gaur bertan hasi da. Argazkia: EiTB.

Ostegun honetatik aurrera, alegia, irailaren 1etik aurrera, Donostiako erdialdeko lurpeko aparkalekuetan lan egiten duten beharginak mugagabeko grebara deitu dituzte. Hain zuzen, ondorengo aparkalekuetako langileak: Kontxako aparkalekukoak, Okendokoak, Katalunia Plazakoak eta Atotxakoak. Guztira, zazpi langilerentzakoa da deialdia. Abuztuan, greba igandeetan egin izan dute; orain, aldiz, mugagabekoa da.

Langileek lan-baldintzek hobera egitea eskatzen diote Emparki, alegia, aparkalekuak kudeatzen dituen enpresari, baina adierazten dute Emparkek ez duela erakutsi akordio bat adosteko borondaterik. Gainera, beharginek diote Udalak ere erantzukizuna duela; hori dela eta, bilera egin nahi dute Eneko Goia alkatearekin eta udal-taldeekin.

Aparkalekuak, baina, zabalik egongo dira, greba deituta badago ere.

Ondorengo egunotan, bisitari asko ibiliko dira Donostian: izan ere, irailaren 1ean bertan Kontxarako sailkatze-estropada jokatuko dute; hilaren 2an, Espainiako Itzulia Donostiatik igaroko da; Kontxako Bandera irailaren lehen bi igandeetan jokatuko da (4an eta 11n), eta 16an (ostirala da) Zinemaldia 2016 hasiko da.

ong> hasiko da.

ong> hasiko da.

ong> hasiko da.

ong> hasiko da.