Herriak eta Hiriak
Uztailak 12
Entzierro azkarra, garbia eta arriskutsua, Victoriano del Rioren zezenekin
Agentziak | Erredakzioa
Zortzi lagun eraman dituzte ospitalera, denak kolpeak jasotzeagatik; hainbat eroriko izan dira ibilbidean.
Victoriano del Rio madrildar ganadutegiko zezenekin, gaurko entzierroa azkarra eta garbia izan da; bi minutu eta hamasei segunduko iraupena izan du. Arriskutsua ere izan da, hainbat eroriko izan dira eta.
Balantzearen arabera, bederatzi lagun eraman dituzte ospitalera, denak kolpeak jasotzeagatik. Horietako batek konortea galdu du, baina gerora berreskuratu ahal izan du.
Uztailaren 12 honetako ganadutegiko zezenek aurreikuspenak bete dituzte; lasterketa azkarra eta garbia egin dute, eta entzierroaren iraupena 2016an ezarri zuten denboraren parekoa izan da.
Zezenak elkarrekin irten dira Santo Domingoko aldapatik, eta ia-ia berdin iritsi dira plazara. Azkar-azkar joan direnez, hainbat eroriko gertatu dira, eta zenbait korrikalari zapaldu dituzte zezenek.
Bost ospitaleratu Telefonikan
Telefonikatik eskatu dituzte ospitalizazio gehienak, bost guztira. Eskumuturretan, belaunetan, burezurrean eta eskapuletan traumatismoak ageri dira, gehien bat, ospitalera eraman dituztenen parteetan.
Zortzigarren aldiz izan dira ganadutegi horretako zezenak San fermin jaietan, Iruñean.