Itxi

Herriak eta Hiriak

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso eta mehatxu egitea egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Gizonak bikotekide ohiari eraso egin zion haren ibilgailuaren barruan; autoan ere, biktimaren lagun bat zegoen, eta gizonak autoa hormaren kontra puskatuko zuela esan zien emakume biei.

27 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso eta mehatxu egitea egotzita. Erasoa Salburua auzoan gertatu zen, joan den larunbatean, 21:00ak aldera, Gasteizko Udaltzaingoak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Lekukoen adierazpenen arabera, gizonak bikotekide ohiari eraso egin zion haren ibilgailuaren barruan; autoan ere, emakumearen lagun bat zegoen, eta gizonak autoa hormaren kontra puskatuko zuela esan zien.

Emakumeak ibilgailutik ateratzea lortu zuten eta horietako baten bikotekidearen eta haren lagun baten laguntza jaso zuten.

Agenteek gizona atxilotu zuten indarkeria matxista delitua egotzita. Epailearen aurrean egon ostean, epaileak babes agindua ezarri dio biktimari.

___________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.