Herriak eta Hiriak
Proiektua
Iruñeko Udalak hutsik dauden etxebizitzentzako zerga berri bat proposatuko du
EITB.EUS
Zerga hori % 0,5, % 1 eta % 1,5eko izango litzateke, etxebizitza hutsik daraman denboraren arabera.
-
Hutsik dauden etxebizitzak Iruñean. Argazkia: Francisco Arbizu
Iruñeko Udalak hutsik dauden etxebizitzentzako zerga berri bat proposatuko du "horien alokairua sustatzeko eta prezioen kontrol baxua mantentzen laguntzeko".
Zerga hori % 0,5, % 1 eta % 1,5eko izango litzateke, etxebizitza hutsik daraman denboraren arabera; urte bat, bi urte edo hiru urte baino gehiago, hurrenez hurren. Ordaindu beharrekoa higiezinaren katastroko balioaren gainean kalkulatu dute, eta kontribuzioarekin ordainduko da.
Iruñeko Udalak jakitera eman duenez, hutsik dauden etxebizitzen gaineko zerga-legea aldatzeko izapideak bideratu ditu. Hori horrela, Udalak lehenik eta behin hiritarrei eta kaltetuta aterako diren elkarteei galdetuko die neurriaren inguruan, eta ondoren, Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute.
Nafarroako Gobernuak hutsik dauden etxebizitzen harira egingo duen errolda hartuta ezarriko du zerga Udalak.