Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

Haur bat eta haren ama Nafarroako Ospitalera eraman dituzte sute baten ondorioz

eitb.eus

Sutea bart piztu da, 21:20an, Zapateria kalean. 8 urteko neskatoa eta haren ama ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastu baitute.

  • Nafarroako hiru suhiltzaile lanean, Iruñeko Zapateria kalean

    Sutea Iruñean. Argazkia: @bomberos_na

Emakume bat eta haren 8 urteko alaba Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dituzte, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu baitute.

Sutea bart piztu da, 21:20an, Zapateria kaleko 7. zenbakian, Iruñeko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua etxebizitzaren logela batean piztu da, baina amak urarekin itzali du; hala ere, suhiltzaileak bertaratu dira arriskurik ez zegoela egiaztatzera.