Itxi

Herriak eta Hiriak

Iruñean

Gezurrezko peritu batek emakume bati egindako lapurreta saiakera ikertzen ari dira

Agentziak | Erredakzioa

Gizonak adineko andrearen etxebizitzan sartzea lortu zuen, bere burua aseguru-etxe bateko peritutzat aurkeztuz, baina azkenean ez zuen ezer lapurtu.

86 urteko emakume bati bere etxean egindako lapurreta saiaketa bat ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Gizon batek bere etxebizitzan sartzea lortu zuen, bere burua aseguru-etxe bateko peritutzat aurkeztuz. Gezurrezko itogin bat ikustera sartu zen etxean, baina azkenean ez zuen ezer laportu.

Udaltzaingoak azaldu duenez, adineko emakumea gizon batekin batera sartu zen eraikinean. Elkarrekin igo ziren igogailuan, eta bertan gizonak itogin bat zegoela azaldu zion, eta bera aseguru-etxeko peritua zela. Bere etxebizitzan ere arazorik zegoen ikusi nahi zuela esan zion.

Behin etxean sartuta, komuneko sabaira ura bota zuen gizonak, emakumeak konturatu gabe, eta bertan ere itogin bat zegoela esan zion. Emakumeari ontzi bat jartzeko eskatu zion, bera etxebizitza ikuskatzen zuen bitartean.

Baina adineko emakumea gizonaren atzetik joan zen, berak sabaiak ikuskatzeko plantak egiten zituen bitartean. Horregatik, Udaltzaingoak azaldu duenaren arabera, azkenean gezurrezko perituak ezer lapurtu gabe utzi zuen etxebizitza.