Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekainetik itxita

Bilboko Euskalduna zubia larunbat honetan zabalduko dute berriro oinezkoentzat

Agentziak | Erredakzioa

Konpontzeko lanak oraindik ez dituzte amaitu, eta urtarrilaren amaierara arte izango dira. Bizkaiko Aldundiak azaldu duenez, “azken erremateak” falta dira.

  • Euskalduna zubia oinezkoentzako berriz zabalduko dute larunbat honetan. Artxiboko irudia: EiTB

    Euskalduna zubia oinezkoentzako berriz zabalduko dute larunbat honetan. Artxiboko irudia: EiTB

Bilboko Euskalduna zubia larunbat honetan zabalduko dute berriro oinezkoentzat eta txirrindularientzat, nahiz eta konpontzeko lanak urtarrilaren bukaerara arte luzatuko diren, Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez.

Bilboko Euskalduna zubia konpontzeko lanak “oso aurreraturik daude dagoeneko”, foru erakundearen arabera. Hori dela eta, larunbat honetan irekiko dute oinezkoentzat eta txirrindularientzat. Ekainetik dago itxita, azpiegituraren sabaiko plaketa bat mugitu ondoren.

Konponketa nagusia urtarrilaren bukaeran amaituko dute guztiz. Estalkiaren gabezia estetikoak eta sartzeko arrapala konpondu dituzte, eta arrapalako hormaren zimenduak hobetu dituzte.

Aldundiaren esanetan, “azken erremateak” falta dira: hegaleko inposta berriro jarri, markesina guztiz itxi eta zola margotzea. Urtarrilaren 8an jarraituko dute lanean, bukatu arte, baina libre utziko dute Eguberrietan.

Lanei berriro ekiten dietenean, pasabidearen erdia bakarrik itxiko dute, azpiegitura zabalik izateko.