Itxi

Herriak eta Hiriak

Denboralea

Uretara erori omen den lagun baten bila hasi dira berriro Ondarroan

Agentziak | Erredakzioa

Erreskate taldeek berriro ekin diete bilaketa lanei. Ertzaintzak jaka bat eta dokumentazioa aurkitu ditu inguruan.

  • Erreskate lanak Ondarroako portuan

    Erreskate lanak Ondarroako portuan. Argazkia: Gurutze Gorria

Erreskate taldeek berriro ekin diete Ondarroan ustez uretara erori den gizona bilatzeko lanei, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak dei bat jaso zuen atzo, asteazkena, 14:00ak aldera, lagun bat portuko harkaitzetara jaisten ikusi duela ohartaraziz, eta handik gutxira desagertu egin dela esanez.

Ertzaintzak bilaketa lanak abiatu zituen eta jaka bat eta dokumentazioa aurkitu zituen inguruan. Alabaina, 17:30ak aldera erreskate lanak bertan behera utzi behar izan zituzten.

Ostegun honetan, 10:00ak inguruan, ekin diote berriro gizonaren bilaketari.

Horrez gain, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak portua arakatuko dute aztarnak aurkitzeko asmoz.