Itxi

Herriak eta Hiriak

Andre Mari Zuriaren jaiak

Paula Rubio eta Gonzalo Aranegui izango dira Edurne eta Zeledon Txiki jaietan

eitb.eus

Harrera egin diete Edurne eta Zeledon Txikiri udaletxean, eta abuztuaren 7an eramango dituzten aterkiak hartu dituzte.

  • Edurne eta Zeledon Txiki, udaletxean

    Edurne eta Zeledon Txiki, udaletxean. Argazkia: Gasteizko Udala

Edurnek eta Zeledon Txikik badute nork ordezkatuko dituen: Paula Rubio, Zintzarri taldekoa, eta Donzalo Aranegui, Bereziak taldekoa, izango baitira pertsonai ospetsu horien ordezkari, 2019ko Andre Maria Zuriaren jaietan.

Gasteizko Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, abuztuaren 7ko eguna egun berezia izang da Edurne eta Zeledon Txikirentzat, umeei eskainitako eguna baita. Bigarren urtez jarraian, San Miguel dorretik Andre Mari Zuriaren plazaraino jaitsiko dira.

Gorka Urtaran alkateak eta Estibaliz Canto Kultura zinegotziak egin diete harrera Edurne eta Zeledon Txikiri, harrera aretoan egindako ekitaldi batean.

Paula Rubiok –10 urte– eta Gonzalo Araneguik –12 urte– abuztuaren 7an eskuartean izango dituzten euritakoak jaso dituzte. Oso itxaropentsu eta pozik agertu dira biak, Gasteizko jaietan “horren berezia den egun batean” txikiak ordezkatu ahal izateagatik, dio oharrak.