cerrar buscador

09:16

Sanferminak

Hirugarren entzierroa

Victorianorekin maiteminduta

eitb.eus

Hirugarren entzierroa emozio bizikoa, tentsio handikoa eta ikusgarria izan da. Hori bai, ez da inor zauritu adarkadaz. Aupa!

02:41
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

A ze entzierroa! Udaletxeko tartean, zezen batek aurrea hartu du, eta tentsio eta arrisku une handiak ekarri ditu Mercaderes kalean. Bertan, hainbat korrikalari harrapatu ditu (adarkatu gabe), erori egin da eta atzera korritzen hasiko zela zirudienean, bidean aurrera jarraitu du. Tentsio hori guztia orekatzeko, zezen horrek berak lasterketa ikusgarriak egitea ahalbidetu die korrikalariei Estafeta kalean. Emozio bizia, baina inor adarkatu gabe. Entzierro perfektua!

Aurtengo sanferminetako hirugarren entzierroa Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek korritu dute, eta animalia horiek egin ohi dutenez, lasterketa bizkorra egin dute gaurkoan ere (02:27). Tentsio handikoa, gainera. Aurtengo ikusgarriena, zalantza barik, oraingoz behintzat.

08:00etan, kostata atera dira zezenak ukuiluetatik, txupina lehertu ostean ez aurrera ez atzera geratu baitira lehen segundoetan. Ondoren, baina, ziztu bizian egin dute Santo Domingoko aldapan gora, joaldunen atzean. Udaletxearen tartean, zezen beltz batek 8-10 metro atzean utzi ditu anaiak, eta Mercaderesen beldurtu egin gaitu. Izan ere, hainbat korrikalari kolpatu ditu, albo batera begiratzen hasi da, eta mugimendu hori egitean erori egin da. Are gehiago, altxatu eta gero, atzera egiteko zorian izan da, baina taldea iritsi da orduan, eta anaiek burutik kendu diote ideia txar hori.

Hori horrela, zezenek taldean eta pilatuta abiatu dute Estafeta kalea. Segidan, gaurko zezen protagonistak berriz ere hartu du aurrea, eta eskarmentu handiko korrikalariak horren adarren bila ibili dira. Lasterketa ikusgarriak ikusi ditugu bertan!

Hori bai, arduragabekeria ugari ere izan dira. Adibidez, bi burugabek adarrei heldu diete, hori egitea guztiz debekatuta dagoen eta oso arriskutsua den arren.

Azkenean, zezenek arazo barik egin dute plazan barrena, oraingoz ikusi dugun entzierro ikusgarriena egin ondoren.

Zaurituen egoera

Orotara bost korrikalari eraman dituzte Nafarroako Ospitalera, baina ez daude larri. Hauek dira erietxean artatutakoak:

- J.S.R. (52 urtekoa eta San Adriangoa –Nafarroa-): Kolpea du burua. Ez dute horren egoera zehaztu.

- F.D.M. (58 urtekoa eta Valentziakoa): Kolpea jaso du albo batean.

- P.E.U. (39 urtekoa eta Burlatakoa –Nafarroa-): Kolpea du ukondo batean.

- A.D.S. (27 urtekoa eta Madrilgoa): Hainbat kolpe ditu.

- S.L.S. (44 urtekoa eta Burrianakoa –Castello-): Kolpea du belaun batean.

Iruzkinak