3 Ene Kantak
FesTVal
'3 Ene Kantak' aurkezteko Ene Kantaken emanaldia, gaur, Gasteizen
Ikuskizuna FesTVal telebista jaialdiaren barruan eskainiko dute, Plaza Berrian, 18:00etan, ETB3n eta eitb.eus-en '3 Ene Kantak' saioa estreinatuko den egun berean.
-
'3 Ene Kantak'
'3 Ene Kantak' saioa aurkezteko emanaldia eskainiko dute Ene Kantak taldeko kideek gaur, astelehena, Gasteizen. Ekitaldia FesTVal telebista jaialdiaren barruan egingo dute, Plaza Berrian, 18:00etan.
'3 Ene Kantak’ saioa haurrei zuzendutako ETB3 telebista katean eta eitb.eus-en izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera. Abestiak, dantzak eta esketxak, astero Euskal Herri osoko eskoletan grabatutako bideoklipak eta sorpresa ugari ekarriko ditu Ene Kantak taldeak ikasturte honetan.
Irailaren 2ko astean, 09:30ean hasiko da goizeko emanaldia, eta 20:30ean, berriz, arratsaldekoa. Irailaren 9tik aurrera, ordea, 08:15ean hasiko da goizeko programa; arratsaldekoa, berriz, 20:00etan.
Edukiak EiTBren euskarrietan eta Youtube plataforman
Saioko eduki guztiak '3 Ene Kantak'-en webgunean nahiz HIRU3 appean izango dituzu eskuragai telebistan eskaini bezain laster. Bestalde, HIRU3 aplikazioan telebistan eman ez diren eduki esklusiboak egongo dira. Gainera, saioa osorik ikusteko aukera izango duzu aplikazioan, eta baita Nahieranen ere.
Bestalde, Hiru Ene Kantak EiTB Youtube kanala martxan da dagoeneko. Plataforma horretan ere, '3 Ene Kantak' saioko edukiak ikusteko aukera izango da, telebistan eskaini eta egun batzuetara. Horrez gainera, 'Go!azen', '3TXULO', '3zpa4' eta beste hainbat saiotako bideoak ere egongo dira bertan. Harpidetu zaitez Hiru3 EiTB kanalean, eta bertan aireratutako azken bideoen berri izango duzu bideoak igo eta berehala!