eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-3 ene kantak-X

X-3 ene kantak-X

3 Ene Kantak

ESTREINALDIA

'3 Ene Kantak' saioa estreinatu du ETB3k

EiTB

Hemendik aurrera, Eneko, Nere, Urbi, Astonauta, Satorjator, Astotxiki eta Satortxiki ETB3 kanaleko, Hiru3 webeko eta HIRU3 APPko partaide izango dira.

0:26
'3 Ene Kantak'

Astelehenetik, Ene Kantak taldearen '3 Ene Kantak' saioa dugu ikusgai egunero ETB3 telebista kanalean eta eitb.eus-en. Estreinaldi handiaren haritik, ikuskizuna eskaini dute Gasteizko FesTValean, astelehenean bertan.

Hemendik aurrera, beraz, Urko Oskoz, Nerea Urbizu, Oiane Yarza , Astonauta, Satorjator, Astotxiki eta Satortxiki ETB3 kanaleko, Hiru3 webeko eta HIRU3 APPko partaide izango dira, eta abesti eta dantza-ikuskizun jostagarriak eskainiko dituzte.

Ene Kantakek herriz-herri 40 eskola bisitatuko ditu, astero bideoklip berri bat grabatzeko eta jolasean aritzeko asmoz. Abesti batzuk berriak izango dira eta beste batzuk zaharrak. Bakoitzak, dena den, bere bideoklip berria izango du.

Halaber, hainbat agertoki bilduko dituen plato batean sortutako esketx dibertigarrien bidez, Ene Kantak taldearen bideoklip baten grabaketa prozesuaren zati bat erakutsiko zaio publikoari. Programan, bideoklipaz gain, jolasak eta ekologia, musika, umorea eta berdintasuna bezalako gai mamitsuak jorratuko dituzten atal didaktiko ezberdinak ez dira faltako.

Era berean, eskoletan aukeratutako haur talde bakoitzarekin, asteko gaia jorratuko dute Astonautak eta Satorjatorrek, eta txikiekin jolasak egingo dituzte. Astero eskola batera joango dira. Astelehenetik ostegunera, pertsonaia bakoitzak dagokion gelekin abesti beraren koreografia dantzatuko du, letra landuko du eta abeslariaren inguruko informazioa ere landuko dute.

Saioak hainbat atal izango ditu: irakurzaletasuna bultzatzekoa, margolanen ingurukoa, gure erraldoi eta konpartsen aurkezpena... eta egunero, Astotxiki eta Satortxiki txotxongiloek umorez betetako atala izango dute. Bertan, haurrei garunak nola funtzionatzen duen azalduko diete, zeliakiaren mundua ulertzeko esketxak egingo dituzte, abenturak biziko dituzte…... Haurren beharretatik eta haurren beharretara sortutako atalak dira eta dantza, baloreak eta irria, oinarria izango dira hauetan guztietan.

Azkenik, aipatzekoa da, eskolei eskerrak emateko asmoz, 20 minutuko emanaldi bat egingo dutela eskolan bertan Nerek eta Enekok. Kontzertutxo hau ostiralean emitituko da, festa erraldoian bilakaturik.

lusio handiarekin abiatu da programa hau, eta kalitatezkoa izatea du helburu. Horretarako, Julio Soto, Sustrai Colina eta Ane Labaka gidoilariek, besteak beste, bere alea jarriko diote lanari. Abesti berriak, gainera, betiko kutsu fresko eta dantzagarriarekin agertuko zaizkigu.

Edukiak EiTBren euskarrietan eta Youtube plataforman

Saioko eduki guztiak '3 Ene Kantak'en webgunean nahiz HIRU3 APPan izango dira eskuragai telebistan emititu bezain laster. Bestalde, HIRU3 APPean telebistan emititu ez diren eduki esklusiboak egongo dira. Gainera, saioa osorik ikusteko aukera izango duzu app-an eta baita Nahieranen ere.

Bestalde, Hiru Ene Kantak EiTB Youtube kanala martxan da dagoeneko. Plataforma horretan ere '3 Ene Kantak' saioko edukiak ikusteko aukera izango da, telebistan emititu eta egun batzuetara. Horretaz aparte, 'Go!azen', '3TXULO', '3zpa4' eta beste hainbat saioetako bideoak ere egongo dira bertan. Harpidetu zaitez Hiru3 EiTB kanalean!

Ene Kantak FesTValean

ETBren eskutik, eta telebistako estreinaldiarekin bat eginez, Ene Kantak-eko kuadrillak emanaldia eskaini du Gasteizko Plaza Berrian, 18:00etan. Emanaldi ireki honetan gaztetxoek Iruñeko taldekide eta pertsonaiekin abestu eta dantzatzeko aukera izan dute.