eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-3 ene kantak-X

X-3 ene kantak-X

3 Ene Kantak

FesTVal

"3 Ene Kantak"en denboraldi berria aurkezteko emanaldia, gaur, Gasteizen

Ikuskizuna FesTVal telebista jaialdiaren barruan eskainiko da, Gasteizko Europa Jauregian, 12:00etan. HIRU3 klubak emanaldia ikusteko sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean.

  • "3 Ene Kantak"

    "3 Ene Kantak"

"3 Ene Kantak" saioaren bigarren denboraldia aurkezteko emanaldia eskainiko dute Ene Kantak taldeko kideek, gaur, asteartea, Gasteizen. Ekitaldia FesTVal telebista jaialdiaren barruan egingo da, Gasteizko Europa Jauregian, eguerdiko 12:00etan.

Ikuskizunaz gozatzeko aukera emango die HIRU3 klubak bazkideei. Guztira 10 sarrera laukoitz zozkatu dira zozketan parte hartu duten klubeko bazkideen artean.

"3 Ene Kantak", laster, ETB3n eta eitb.eus-en

"3 Ene Kantak" saioa haurrei zuzendutako ETB3 telebista katean eta eitb.eus-en izango da ikusgai, laster. Abestiak, dantzak eta esketxak, bideoklipak, buruhandi eta erraldoiak, eta eskulanak eta sorpresa ugari ekarriko ditu Ene Kantak taldeak aurtengo ikasturtean ere.

Edukiak EiTBren euskarrietan eta Youtube plataforman

Saioko eduki guztiak '3 Ene Kantak'-en webgunean nahiz HIRU3 appean izango da eskuragai, telebistan eskaini bezain laster. Bestalde, HIRU3 aplikazioan telebistan eman ez diren eduki esklusiboak egongo dira. Gainera, saioa osorik ikusteko aukera izango da, bai aplikazioan, bai Nahieranen.

Atal horiek eitb3 Youtube kanalean ere ikus daitezke. Harpidetu zaitez eitb3 kanalean, eta bertan aireratutako azken bideoen berri izango duzu bideoak igo eta berehala!