eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-3txulo dantza-X

X-3txulo dantza-X

3txulo dantza

Maitzaren 2tik aurrera

Dantzatu gurekin

EITB.EUS

3txulo saioak Euskal Herriko haur guztiak dantzatzera gonbidatzen ditu. Bi irabazle egongo dira eta sari ederrak irabaziko dituzte.

2:07

3txulo saioak 3txulo dantza ekimena ipini du martxan, Euskal Herriko haur guztiak dantzan jarri nahian. Xbelek, 4rak eta 2ttorrek 3txulo saioaren abestia nola dantzatzen den erakutsiko digute, guztiok dantza dezagun.

Hori dela eta, gure pertsonaia maitatuak dantzan ikusiko ditugu bai telebista saioan bai gure webgunean, eta guk eurek egiten dituzten mugimenduak egin beharko ditugu. Euskal Herriko haurrek dantza hori bera egin, grabatu eta gure webgunera igo beharko dute, sari eder bat irabazteko aukera izan nahi badute.

Beraz, anima zaitezte, eta Xbelek, 4rak eta 2ttorrek 3txulo saioko abestia erabiliz irakatsitako bideoa webgunera bidali,  maiatzaren 31 izango da bideoak igotzeko azken eguna. Jaso ahala argitaratuko ditugu webean, eta bideoklip polit bat prestatuko dugu ekainean, 3txulo saioan emateko eta webgunean aireratzeko. Gainera, gogokoen duzuen lanaren alde bozkatzeko aukera izango duzue ekainaren 1etik 15era.

Euskal Herriko haur guztiek har dezakete parte 3txulo dantza ekimenean, baina kontuan izan adingabe diren parte-hartzaileek guraso edo tutoreen baimena bidali behar dutela 3txulo@eitb.eus helbidera. Baimenik gabe ezinezkoa izango da egitasmoan parte hartzea.