eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-3txulo dantza-X

X-3txulo dantza-X

2016/04/25

12:51

3txulo dantza

Oinarriak

3txulo Dantza ekimenaren oinarriak

EITB.EUS

3txulo Dantza Euskal Herriko haurrei zuzenduta dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauek dira 3txulo dantza egitasmoan parte hartzeko oinarriak:

1.- Euskal Herriko umeek, bakarrik zein lagunekin, parte hartu ahal izango dute eta, nahi izanez gero, helduak ere azaldu daitezke umeekin batera dantzan. Bideoak banaka, binaka, hirunaka, taldeka izan daitezke, guztiz irekia da formatua.

2.- Talde bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ahal izango ditu, eta parte hartzean, piezak eitb.eus webgunean eta telebistan emateko baimena ematen du.

3.- Bideoak horizontalean bidali behar dira, ez bertikalean.

4.- Taldearen izena eta herria zehaztu behar dira eta arduradun baten izen-abizenak. Gainera, adinez txikien kasuan, guztien baimenak bidali behar dira. Denen baimenik gabe dantza ez da ez webgunean erakutsiko, ezta telebistan ere.

5.- EiTBren esku geratuko da elementu iraingarriak dauzkaten dantzak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

6.- Koreografiak 3txulo saioaren kantaren musika izango du, eta osorik edo zati bat izan daiteke. Gutxienez minutu bateko iraupena izan beharko du.

7.- Parte hartzaileek 3txulo saioko kideek egindako dantza egin beharko dute. Web orrian ikusgai izango dute nahi beste aldiz ikusi eta entsaiatu ahal izateko

8.- Posible da mozorrotuta agertzea, atrezzo elementuak erabiltzea?

9.- Bideoa 3txulo saioaren webgunearen 3txulo dantza izeneko atalean dagoen formularioaren bidez igo behar da. Ondoren, adinez txiki direnen baimenak bidali behar dira 3txulo@eitb.eus helbidera.

10.- Bi irabazle egongo dira. Sariak hauek dira:

1.- Jasotako pieza guztien artean zozketa bat egingo da eta zozketan irabazle ataratzen denak saria eramango du.

Port Aventuran 3 egun eta 2 gauetako egonaldia (2 nagusi eta 2 umerentzako)

Ipuin eta marrazki bizidunen DVD sorta dantzan parte hartu duten guztientzat.

Partaideek 3txulo saiora etortzeko aukera izango dute, Miramongo estudioetara, 4ra, Xbel eta 2tttor ezagutzera eta gure saioaren tartetxo baten parte hartzeko aukera izango dute

2.- Publikoak gogokoen izan duen dantzak saria eramango du.

Sopuerta abenturarako sarrerak, gehienez 8 ume eta 2 heldu.

11.- Epeak: Maiatzaren 2tik 31ra bideoak igotzeko aukera egongo da eta jaso ahala Hiru3 eta 3txuloko webguneetan erakutsiko ditugu. Ekainaren 1etik 15era jasotako bideoak bozkatuko dira. Irabazleen izenak ekainaren 16an emango dira ezagutzera.

12.- EiTB irabazleekin harremanetan jarriko da. Behin partaideak saria onartuta, argazki bat bidali beharko du sariaz gozatzen, eta telebistan edota webgunean erakusteko baimena emango dio EiTBri. Horrela, bada, irabazleek EiTBren euskarrietan bere nortasuna (izen-abizenak, herria eta argazkia) zabaltzeko baimena eman beharko dute. EiTBk 8 eguneko epean irabazleekin harremanetan jartzerik ez badu, zerrendako hurrengo partaidearekin jarriko da harremanetan.

13.- Emandako datu guztiak "Herritarrekiko harremanak" izeneko fitxategi automatizatuaren parte izango dira, eta EiTBNET, S.A. (EiTBNET, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilbo, Bizkaia) izango da horren arduraduna. Datu horiek EiTB Taldearen elkarteei emango zaizkie horiek kudeatu eta 3txulo dantza ekimenarekin lotutako edukiak egin ahal izateko. 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalen babesari buruzkoa, ezartzen duen arabera, interesdun pertsonek fitxategietako datuak oposatze eta eskuratze eskubideak nahiz zuzentze eta ezeztatze eskubideak gauzatzeko aukera dute; horretarako, sinatutako idazki bat bidali beharko dute gorago aipatutako helbidera.

  • ;