eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

X-3txulo dantza-X

X-3txulo dantza-X

3txulo dantza

3txulo dantza

Dantzatu gurekin eta sari ederrak irabazi

EITB.EUS

Bi irabazle egongo dira. Bat zozketa bidez aukeratuko dugu, eta bestea internautek hautatuko dute.

  • 3txulo dantza ekimeneko sariak. Argazkia: EiTB

    3txulo dantza ekimeneko sariak. Argazkia: EiTB

Martxan da "3txulo" saioaren 3txulo dantza ekimena. Euskal Herriko haurrak dantzan jartzea da asmoa, eta sari ederrak banatuko ditugu. Lehenengo irabazlea zozketa bidez aterako dugu, eta bigarrena internautek aukeratuko dute.

Zozketa bidez irabazle suertatzen den taldeak sari hau jasoko du, 2 nagusi eta 2 umerentzat, Eroski Bidaiak bidaia-agentziari esker: PortAventuran asteburu bat (3 egun eta 2 gau, gosaria barne), PortAventurako hotel batean (lekuaren arabera), 2016ko denboraldian. Egonaldian, parkerako sarrerak doan izango dituzte. Halaber, taldeko guztiek 4ra, 2ttor eta Xbel ezagutzeko eta "3txulo" saioan parte hartzeko aukera izango dute, Miramonen.

Gainera, internautek dantzarik onena hautatuko dute, eta boto gehien jasotzen duen taldeko kideek Sopuerta Abenturarako sarrerak irabaziko dituzte (gehienez, 10 sarrera banatuko ditugu, 8 ume eta 2 heldurentzat). Sopuerta Abentura Euskadin dagoen zuhaitzetako abentura parkerik handiena da, eta hainbat ibilbide ditu.

Ederto pasatuko duzue "3txulo" saioaren kanta dantzatzen, eta, horrez gain, sari ederrak irabaz ditzakezue!

Animatu eta bidali zuen bideoa!