eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3 txulo jokoan

3 txulo jokoan

3 txulo jokoan

Irailaren 18tik aurrera

'3txulo jokoan' lehiaketa eta '3txulo'ko abentura berriak, ETB1en!

'3txulo jokoan' gaztetxoentzako lehiaketa saio berria iritsi da ETB1era, egunero, 19:00etan. Gainera, 3txuloko lagunen abentura berriak ere ETB1en ditugu ikusgai goizero.

'3txulo jokoan' izeneko lehiaketa berria iritsi da ETB1era. Amaia eta Luki azeriaren eskutik, gaztetxoentzako zuzeneko lehiaketa saio berria da, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik aurrera. Umeek zuzenean parte hartzeko aukera dute lehiaketako jokoetan eta sari ugari izango dira jokoan. Adi-adi jarraitu!

Gainera, '3txulo' saioa eta gure pertsonaia maitatuen istorio berriak ere ETB1en izango ditugu ikusgai goizero. 2ttor, 4ra, Xbel eta Izeba Kattalinen abenturek, umorea, jakingarri, balore eta batik bat dibertsioz beteta izango dira, astelehenetik ostiralera, ETB1en.