eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Hiru3ko app-a

ETB3ko marrazkiak eta “3txulo”, sakelakoan eta tabletean ere ikusgai

EiTBk umeentzako sortutako Hiru3 komunitateak aplikazio berria estreinatu du, eta ETB3ko marrazki bizidunak eta “3txulo” saioa mugikorrean zein tabletean euskaraz ikusteko aukera eskaintzen du.

  • Hiru3ko app-a

    Hiru3ko app-a

EiTBk Hiru3ko aplikazioa kaleratu berri du, eta bertan, ETB3ko edukiak eskaintzen dira, umeek primeran pasatzeko, edonon eta edonoiz. Haurrentzako programazioa ematen du ETB3 kateak, egun osoan zehar, euskaraz. Marrazki bizidunen eskaintza zabalaz gain, “3txulo” saio propioa dago ikusgai, etxeko txikienen topagunea, alegia. Aplikazioa jaisten duten guztiek, hortaz, ETB3 kateko marrazki bizidunak ikusteko aukera izango dute, astebeteko iraupenarekin.

Edukiak adinaren arabera sailkatuta daude, hiru adin tartetan: 0-4, 5-7 eta 8 urtetik gorakoentzako edukiak; azken horien kasuan, edukiak ikusi ahal izateko, kontrol froga bat gainditu beharko da, eragiketa matematiko bat, hain zuzen ere.

Nola jaitsi?

EiTB eta Gaztea aplikazioen gisara, PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi daiteke Hiru3 app-a; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa dutenentzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

“3txulo” saioa eta haurren marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 app-a da zure aukera!