eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

GABONETAN

Olentzero gaur etorriko da EiTBra

Urtero bezala, Olentzerok EiTBren Bilboko egoitzara etortzen diren umeak hartuko ditu eta oparitxo bana emango die.

Gaur, abenduak 22, Olentzero EiTBren Bilboko egoitzan izango da, 17:00etatik aurrera. Egoitzara etortzen diren haur guztiek ikazkin maitatua agurtzeko eta eskutitza emateko aukera izango dute, eta, gainera, Olentzerok oparitxo bana emango die, abenduaren 25ean etxean jasoko dituztenen aurrerapen gisa.

Halaber, aurreko urteetan bezala, umeek argazkiak atera ahal izango dituzte Olentzerorekin, eta HIRU3k prestatu duen webgune berezian egongo dira ikusgai hurrengo egunetan.

Olentzeroren webgunea prest dugu jada, eta, Olentzerori eta Hiru Erregeei eskutitzak idazteko aukera eskaintzeaz gain, Gabonekin lotutako beste hainbat eduki biltzen ditu haurrek ezin hobeto pasatzeko: abestiak, ipuinak, jolasak, eskulanak, filmak…

Animatu eta etorri Olentzero ikustera!