eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Zorionak

Baditugu Olentzero eta Mari Domingiren panpinen irabazleak

Aitzol Etxebarriak eta Libe Sanchok irabazi dituzte Olentzero eta Mari Domingiren panpinak, jasotako ia 100 marrazkien artean zozketa egin ondoren. Gabonetako marrazkiak galerian ikus daitezke denak.

Galeriak (1)

Abenduaren 9an, Olentzero eta Mari Domingiren panpinen zozketa abiarazi genuen, HIRU3 klubean. Guztira, Gabonekin lotutako 90 marrazki jaso ditugu, zein baino zein politagoak. Marrazkia bidali zuten HIRU3ko kide guztien artean zozketa egin genuen asteazkenean, eta Aitzol Etxebarria eta Libe Sancho izan dira irabazleak. Aitzoli Olentzeroren panpina egokitu zaio, eta Liberi, Mari Domingirena. Eskerrik asko marrazkiak bidali dituzuen guztioi! Oso ederrak dira. “Gabonetako marrazkiak” galerian ikus ditzakezue.

HIRU3ko kideek, gainera, beste sari batzuk lor ditzakete egunotan. Adibidez, bihar bertan EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan eskainiko ditugun filmen sarrerak irabazi dituztenen zerrendak argitaratuko ditugu web orri honetan. Zinegabonak ekimenaren barruan egongo dira ikusgai film horiek (“Doraemon Stand By Me”, “Iparraldeko Norman”, “Albert” eta “PAN, sekula betirako bidaia”), abenduaren 26tik 29ra, 11:00etatik aurrera.

Halaber, “Pixi, Post eta opari-emaileak” produktuekin egindako 20 bilduma (pinak, eskulanak eta kartelak) zozkatuko ditugu marrazkia bidaltzen diguten HIRU3ko kideen artean. Gabonetan opariak ekartzen dituzten pertsonaiei buruzko marrazkiak izan behar dira: Olentzero, Mari Domingi, Bizarzuri, Errege Magoak… Honako helbide hauetara bidal ditzakezue: hiru3@eitb.eus edo 3txulo@eitb.eus. Mezuan, zuen izena eta HIRU3ko kide zenbakia jarri beharko dituzue. Marrazki guztiak jarriko ditugu gure web orrian.

Oraindik ez bazarete bazkide, ez arduratu. Oso erraza da. Esteka honetan aurkituko duzue kide egiteko bete behar duzuen orria.

Bestalde, gogoratu ostegun honetan Olentzero izan dugula EiTBren Bilboko egoitzan, eta ostiralean zuzenean ikusi ahal izango dugula Olentzeroren etorrera ETB1en eta www.eitb.eus-en. Halaber, laster argazki guztiak izango dituzue ikusgai gure web orrian. Horrez gain, Olentzerori eskainitako orri berezia daukagu, eta hor eskutitzak idazteko aukera izateaz gain, ipuinak, eskulanak, filmak... ikusi ahal izango dituzue hor.

Era berean, abenduaren 29an eta 30ean, “3TXULO”ren ikuskizun bereziak izango dira Donostiako Kursaalen eta Iruñeko Baluarten. Sarrerak 2 euroan daude salgai areto horietan, eta gure web orrian sarrera batzuk zozkatuko ditugu HIRU3ko kideen artean. “3TXULO”ko lagunekin egoteko aukera izango duzue, bertan izango baitira 4ra, 2ttor, Xbel, Izeba Kattalin eta Gorritxo. Ez huts egin!

ETB3ko programazioari dagokionez, Gabonak direla-eta aldaketa batzuk izango dira ETBko umeentzako kanalean. Pelikulak, telesail berriak... eta etxeko txikienentzat bereziki prestatutako edukiak eskainiko ditugu.

Ondo pasa!

pasa!

pasa!

pasa!

pasa!