eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

HIRU3 DISKOA

3TXULOtarrek HIRU3 diskoa sinatuko dute Elkar dendetan, aste honetan

Hamar kantuz osatutako lanak "3TXULO" saioko hainbat kantu ezagun biltzen ditu; ‘Bota 5ekoa‘, ‘Lotaratu’, ‘Plisti-plasta’, ‘Zori, Zorionak’ eta ‘3TXULO!’, besteak beste.

“3TXULO” saioko lagunak Elkar dendetan egongo dira aste honetan, eta HIRU3 klubak aurten kaleratutako diskoa sinatzen ibiliko dira. 2ttor, 4ra, Xbel eta izeba Kattalin fin aritu dira kantuan, eta zuk ere eurekin batera behar den moduan abesteko, kantu guztien letrak ere jasotzen ditu disko honekin batera doan liburuxkak. Hamar kantuz osatutako lanak "3TXULO" saioko hainbat kantu ezagun biltzen ditu; ‘Bota 5ekoa‘, ‘Lotaratu’, ‘Plisti-plasta’, ‘Zori, Zorionak’ eta ‘3TXULO!’, besteak beste.

Diskoa Durangoko Azokan aurkeztu zen, eta arrakasta handia izaten ari da. Oraindik ez badaukazu, egunotan zurea lor dezakezu, eta “3TXULO” saioko protagonistek sinatuta, gainera! Hain zuzen ere, abenduaren 29an, Donostian egongo dira, Fermin Calveton kalean, 12:30ean, eta hilaren 30ean, Iruñean, Larraona kalean, ordu berean.