3txulo
Haurrentzako ikuskizunak
'3txulo'k gabonetan eskainitako ikuskizunak, ETB1en eta ETB3n
A.E.|EiTB
3txulotarrak eta... Euskararen altxorra! ikuskizuna ETB1en eta ETB3n izango dira ikusgai.
'3txulo'k gabonetan Donostiako Kursaalean eta Iruñeko Baluarten eskainitako ikuskizunak izango dira ikusgai ETB1en eta ETB3n. 4ra (Amancay Gaztañaga), 2ttor (Iker Galartza), Xbel (Zuriñe Hidalgo), izeba Kattalin (Libe Aranburu) eta Gorritxo pertsonaiak izango dituzte protagonista. '3txulo'ko kanta ezagunak abestuko dituzte eta abentura zirraragarriak bizi.
Iruñeako Baluarten, 3txulotarrak eta… Euskararen altxorra! ikuskizuna eskaini zen. 50 urtero, 2ttorrek ardura bat dauka: denboran atzera joan eta liburu garrantzitsu bat zaindu eta garbitzea. Ezuste batean, desagertu egingo da liburua, eta 4rak, Xbelek eta 2ttorrek ikusleen laguntza behar dute abentura berri horretan.
ETB1
Gaur, 3txulotarrak eta Euskararen altxorra! izango da ikusgai, 13:00etan.
ETB 3
Ostiralean (urtarrilak 6), bi ikuskizunak emango dira Euskal Telebistaren hirugarren katean, 16:00etan hasita. Nork hustu du Kantauri itsasoa? eta 3txulotarrak eta... Euskararen altxorra!
Larunbatean (urtarrilak 7), 10:00etan, Nork hustu du Kantauri itsasoa? izango da ikusgai.
Igandean (urtarrillak 8), 10:00etan, 3txulotarrak eta... Euskararen altxorra! emango dute.