eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

6khan, '3txulo'ko pertsonaia berria

A.E. | EiTB

Xbelek, 2torrek, 4rak, Izeba Kattalinek, Gorritxok, Sasik eta Lainok lagun berri bat izango dute otsailaren 13tik aurrera, 6khan izeneko neska alaia.

'3txulo' saioa nobedadez beteta dator otsailaren 13tik aurrera. Ondo baino hobeto ezagutzen ditugun pertsonaiez gain, neska berri bat izango dugu 3TXULOtarren eguneroko abenturetan: 6khan, Xbelek bere etxean jaso duen etorkina. Hainbat tirabira, gaizki ulertu eta trama sortuko ditu pertsonaia berriak.

6khanek Ekialdeko herriak batetik bestera gurutzatu ditu bere aitaren lana dela eta. Iranen jaio bazen ere azken urteak Sirian egin ditu, baina bertatik ihes egin behar izan du. Familiarekin kontaktua galdu du eta haiek etorri zain dago.

6khan izaera bizikoa eta jakin min handiko neska da. Guztiak deitzen dio atentzioa eta beti dago galdezka. Ausarta da baina era berean lotsatia ere bada. Bere aita ingeniari handi bat zen eta, hori dela eta, 2ttor mirestu egiten du.

6khan '3 txulo'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etan, eguerdiko 13:45ean eta arratsaldeko 19:30ean, ETB3n.

 

ong>n.