eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

Bisita bitxia izango dugu aste honetan 3TXULOn: 2Xente Derrepente!

Iraganetik etorritako pertsonaia da, Izeba Kattalinen bihotzeko kuttuna. Aste honetan ezagutuko dugu 3TXULOn, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

2tor, 4ra, 6khan, Izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure 3TXULOtar lagunek bisitak izaten dituzte lantzean behin euren etxean, eta aste honetan benetan bisita bitxia izango dute: 2Xente Derrepente!

Iraganetik etorritako pertsonaia da 2Xente Derrepente, Izeba Kattalinen “bihotzeko kuttuna”. Beraz, behingoagatik bada ere, izeba pozik ikusiko dugu!

Baina, zer nolako abenturak eta tramak sortuko ditu ‘2Xente Derrepente’ren bisitak? Bada, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etan, eguerdiko 13:45ean eta arratsaldeko 19:30ean, ETB3n.

TB3n.