eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

Mari Matxarda eta 1Man, aste honetan, 3TXULOn!

Ate magikoa gaizki erabiltzeak bere ondorioak izaten ditu. Oraingoan ere, egoera bitxi eta dibertigarri ugari ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

2tor, 4ra, 6khan, Izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek abentura ugari izango dituzte aste honetan 3TXULOn.

Mari Matxarda’ eta ‘1Man’ izango dituzte etxean, eta horrek egoera bitxi eta dibertigarri ugari eragingo ditu. Batetik, pertsonaiek paperak aldatuko dituzte Mari Matxardaren festan. A ze zoramena!

3txulo-ate-magikoa-aldatuta

Gainera, Mari Matxardak Mari Modelo izan nahiko du, eta modelo lehiaketa batera aurkeztuko da. Baina trikimailuren bat erabiliko du argaltzeko… Zer demontre gertatuko zaio Mari Matxardari?

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.