3txulo
Egunero, ETB3n
2ttor eta Sixkoren gorabehera ugari, aste honetan, 3TXULOn!
Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentu ugari ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.


2tor, 4ra, 6khan, Izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek bisita bereziak eta abentura ugari izango dituzte aste honetan 3TXULOn.
Batetik, Sixko berriz ere 3TXULOtarren artean izango da, baina, apur bat aldatuta ikusiko dugu oraingoan. ‘Atrápame si puedes’ ETB2ko saioan hartuko du parte! Baina, zer gertatuko ote zaio? Sari nagusia lortuko al du?
2ttorrek ere hainbat buruhauste izango ditu, izan ere, bere bizia arriskuan jarriko du asmakari batekin buru belarri aritu ostean. Nola konpoduko du azkenean bere arazoa?
Gainera, hiru neskato agertuko dira bapatean 3TXULOtarren etxean. Bitxia diruen arren, 4raren madalenak jaten arituko dira…Zer dela eta, baina?
Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.
ETB3n.