eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

Aste honetan Otsote bueltatuko da 3TXULOra!

Aste honetan ere hainbat gorabehera izango dituzte gure 3TXULOtarren etxean, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

2:00

Gure 3TXULOko lagunek Otsoteren bisita izango dute aste honetan. Otsote (lehen 6la) 4raren ahizpa bikia da baina txikitatik mutil sentitzen zen eta mutil bilakatu da orain. Otsote arrebari bisita egitera etorriko da, baina, betiko lapur izaera mantenduko du ala txintxotu egingo zen denborarekin? Gainera, 4ra gizonezkoz mozorratuko da; baina, zer dela eta?

Bestetik, 2ttor haserre bizian ikusiko dugu bere asmakizun kuttun ate magikoarekin. Zer gertatu ote zaio ba?

2TTOR HASERRE

Gainera, Izeba Kattalinek ere izango ditu bere gorabeherak, izan ere, jarrera arraroa izango du aste honetan, eta oiloarena egiten ikusi dugu! Erotu egin al da gure Izeba Kattalin?

IZEBA OILOA

Ondotxo dakizuen moduan, izugarri atsegin ditugu ipuinak 3TXULOn! Bada, aste honetan Txanogorritxo ipuinaren bertsioa ikusiko dugu 3 umetxoren laguntzaz.

TXANOGORRITXU

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.

g>n.