eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

Bisita xelebreak eta gorabehera ugari, aste honetan, 3TXULOn!

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura ugari ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

2ttor, 4ra, 6khan, Izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek bisita bereziak eta gorabehera ugari izango dituzte aste honetan ere '3TXULO'n, eta honako galdera honi bueltaka ibiliko dira: nor izango ote da gure etorkizuneko lehendakaria?

3txulo-bisita

3TXULOtarren etxean egoera bitxi ugari izaten dituztenez, aste honetan arrautzek izango dute zeresana; baina, ez edozelako arrautzek; dinosauroenak izango dira!

3txulo-2ttor-arrautza

Gainera, musikaren inguruan hainbat kontu ikasiko ditugu; kontzertuetan erabiltzen den batuta lehenengo aldiz noiz erabili zen, esaterako.

3txulo-batuta

3TXULOtarren etxe zoroan, hainbat lagunentzako eta abenturarako lekua izaten denez, bisita xelebreak, txantxak eta gaizki-ulertuak ez dira faltako aste honetan ere '3TXULO'n, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.