eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

2017/05/22

11:38

3txulo

Egunero, ETB3n

Maitasun kontuak helduko dira 3TXULOtarren etxera!

Aste honetan ere, egoera bitxi, pertsonaia berri eta abentura ugari ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2tor, 4ra, 6khan, izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek gorabehera ugari izango dituzte aste honetan 3TXULOn.

Jakin badakigu 3TXULOtarren etxeak zoro bihurtzen dituela han bizi diren guztiak, baina maitasunak ere hartuko du bere lekua aste honetan, izan ere, gure lagun hauetako bat pisukidea konkistatu nahian ibiliko da.

Bestetik, izeba Kattalinek ospetsu izan nahi du, eta hori lortzeko edozein gauza egiteko prest dago. Baina ikusiko dugu “Zer diozu?” aldizkarian agertzea lortzen duen. Horrez gain, izeba eskalatzaile egingo zaigu. Batek daki zer demontre gertatuko zaion oraingoan!

‘Super 1Zuri’ bueltan da

Gainera, “Super 1Zuri” bueltan izango da, eta bidean aurkituko dituen oztopoei aurre egin beharko dio super heroiak. Bizirik aterako al da?

Baina 3TXULOtarrekin ikasi ere asko ikasten dugunez, aste honetan “anonimo” hitzak zer esan nahi duen ikasiko dugu 3 biolin-jotzaile gazteei esker.

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.

>