eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2017/06/05

10:06

3txulo

Egunero, ETB3n

Izeba Kattalin Doraemon bihurtuta ikusiko dugu, aste honetan, '3TXULO'n

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2ttor, 4ra, 6khan, izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek gorabehera ugari izango dituzte aste honetan '3TXULO' saioan.

Jakin badakigu Doraemon marrazki bizidunetako pertsonaia gustuko duzuela. Bada, aste honetan, ezinezkoa dirudien kontu bat gertatuko da: Izeba Kattalin Doraemon bihurtuta ikusiko dugu!

Bestetik, 4rak ikasgai ederra jasoko du aste honetan Otsote bere nebaren bisitari esker. Ohikoa da neba-arreben artean tirabirak egotea, baina nebak arrebaren beharra duenean, arrebak lagundu egin behar du. Horixe erakutsiko digu 4rak, Otsote babestu nahian ibiliko baita.

Kantu pilulak

2ttorrek ere izango du zer ikasi; kantuan, kasu honetan. Horretarako, bere asmakizun berezia egingo du. Zer irudituko litzaizueke pilula bat hartu eta zuen eztarritik beste ahots bat aterako balitz? Abeslari famaturen batena, esaterako. Dotore ibiliko da 2ttor abeslari ospetsuen paperean.

Gainera, 2ttorren asmakizunekin jarraituz, beste tresna harrigarri bat ezagutuko dugu aste honetan; izan ere, greban dagoen kuku-erlojua izango dugu '3TXULO' saioan; bai, ordua iristean ez du bere gelatxotik atera nahi. Baina ez dago gure asmatzaile onenak konponduko ez duenik, eta 2ttorrek kukuaren eskaera asetzea lortuko du, kukuak bere lanarekin jarrai dezan.

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.

ETB3n.

  • ;