eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB3n

6khanen familia ezagutuko dugu, aste honetan, '3TXULO'n

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB3n.

2ttor, 4ra, 6khan, izeba Kattalin, Gorritxo, Sasi eta Laino gure lagunek gorabehera ugari izango dituzte aste honetan '3TXULO' saioan.

Batetik, 6khanen familia ezagutuko dugu aste honetan. Gure iraniar kuttuna pozarren ikusiko dugu bere aita besarkatzen. Baina, nola iritsi ote dira haren familiakoak '3TXULO' saiora?

Bestetik, 2ttorrek hainbat istripu izango ditu, eta, ondorioz, kexati samar azalduko da. Gainera, lan bila ibiliko da udarako diru apurren bat lortzeko. Zuk, baina, utziko al zenuke haren esku zure etxearen eraberritzea?

Zeharo bitxia da berak egiten duena; izan ere, jostailu denda baten jabea izanik, jostailuak saldu beharrean oparitu egiten ditu.

Horrez gain, piraten kontuek ere izango dute euren lekua. Zuen iritziz, nor izango da pirata hobea: izeba Kattalin edo 2ttor?

Hori guztia gutxi balitz, Sasi eta Laino esperientzia berrien bila abiatuko dira hegaka. '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan, 13:45ean eta 19:30ean, ETB3n.