eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, etb1en

3TXULOtarrak, janaririk gabe aste honetan!

eitb.eus

Egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

1:57

Gure 3TXULOko lagunak entretenituta ibiliko dira aste honetan. Lehenik, 4ra bere lehengusinarengana joango da bisitan eta 3TXULOtarrak janaririk gabe utziko ditu. Zer egingo dute gure lagunek janaririk gabe?

2ttorrek, berriz, medikuarengana bisita bat egin behar izango du Izeba Katalinen erruz. Zer ote du 2ttorrek?

Bestetik, 2ttorrek bere asmalari lanetan jarraitzen du buru belarri baina arazo bat dauka, ez daki zer asmatu! Horretarako daude Izeba Kattalin eta 4ra, 2ttorri zer asmatzen laguntzeko.

4ra nerbioak jota

Gainera, 4ra nerbioak jota dabil eta ez daki zergatik, ea 2ttorrek bere asmakizunen batekin laguntzea lortzen duen.

Eta azkenik, Izeba Kattalinek, 2ttorek eta 4rak lo egiten utziko ez dien bisitari bat izango dute 3TXULOtarren egoitzan.

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.

ETB1n.