eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB1n

Izeba Kattalinek mundua itzaliko du, aste honetan, 3TXULOn!

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1n.

2:04

Aste honetan 3TXULOtarren etxean abentura berriak izan dira. XBELi ordenagailuan jolas batzuk agertu zaizkio. Baina nor ibili ote da ordenagailuarekin jolasean XBEL ez bada izan?

Bestetik, Izebaren despiste batek munduan erabateko deskonexioa sortuko du, hau da, Izeba Kattalinek mundua itzaliko du. Eta noski, hori konpondu beharko dute XBEL eta 4RAk.

Historiako emakume garrantzitsu bat ezagutuko dugu

Astero bezala, XBEL eta 4RA ate magikotik barrena historiako emakume garrantzitsu bat ezagutzeko aukera emango digute, kasu honetan Gertrude Belle Elion izango da. Zuek ba al dakizue nor den?

Bestalde, ez galdu 4RAk etorkizunetik ekarritako "unibertsoko gauza bakarra".

Eta azkenik, Izeba Kattalinen gaiztakeriek XBEL eta 4RAren pazientzia agortuko dute. Zer egingo du Izebak berriz ere beraien laguntasuna irabazteko?

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.

ETB1n.