eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

14:00etan

Ikastetxeetan grabatutako 3TXULOko bideoak, asteburuetan, ETB3n

3TXULO JOKOAN zuzeneko saioan eskainitako ‘Harrapazank’ eta ‘Arrantzan’ denetariko bideoak asteburuetan ere ikusteko aukera izango dugu, 14:00ean, ETB3n.

Astero-astero herri bateko ikastetxe bat eta hango ikasleak izaten ditugu protagonista 3TXULO JOKOAN saioan. Bertako ikasleen eskutik, eskola ezagutzeaz gain, hango ikasleek beraien abileziak erakusten dizkigute.

Gainera, 'Arrantzan' izeneko atalean doazen erreportajeen bitartez, denetariko gaiak ezagutzeko aukera izaten dugu, esate baterako, Zinemaldia, Kilometroak, Street Dance, Oihan Vega, Huntza taldea, Go!azen...Hamaika kontu ekarriko dizkigute!

'3TXULO JOKOAN' saioan izango ditugu ikusgai tarte horiek, egunero. Baina, asteburuetan ere tarte berezi horiek izango dute euren lekuan ETB3n, larunbat zein igande eguerdian, 14:00etan. Larunbatetan, ikasleen bideoak eskainiko dira eta, igandetan, aldiz, aste horretan 3TXULOn eskainitako denetariko bideoak izango ditugu ikusgai.

Ez galdu ?Harrapazank? eta ?Arrantzan? tarte bereziak, larunbatetan eta igandetan, ETB3n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea