eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero ETB1en

Etxean bisitari bat izango dute 3TXULOtarrek

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1n.

2:14

Aste honetan 3TXULOtarren etxean abentura berriak izan dira. 4RAk etorkizunera egiten dituen bidai horietako batetik zakarretan aurkitutako kuku ordulari bat ekarriko du etxera. Baina etxeko baten bati ez zaio asko gustatuko.

Bestetik, etxean bisitari bat izango dute 3TXULOtarrek, leihoan bere armiarma sarea eraiki duen “armiarmatxo”-a. Izeba Kattalinen landare haragijalearen menua izan daiteke. Zer gertatuko ote da armiarmarekin?

Gainera, lautada zabaleko indioek 2TTORri laguntza eskatuko diote. Izan ere, beraien etxeetan "tipi"etan, ura sartzen zaie. Buru belarri arituko da 2TTOR indioak lagundu nahian. Baina horretan dabilela, etxeko lanak egitea ahaztuko zaio.

4RA nahiko triste

Hori gutxi balitz, XBEL kanpoan dagoenez, 4RA nahiko triste dabil. Hori dela eta 2TTORri txokolate kremazko tostadak egitea bururatuko zaio, ea horrela 4RAtxo animatzen duen. Baina etxean lapurren bat dabil … Nor izango ote da?

Eta azkenik, 3TXULOtarrek ez dute sinetsiko Izebak irakurtzeko liburu bat duenik etxean. Izeba Kattalinek hori frogatu nahian etxeko liburu zaharra topatzen saiatuko da. Baina nondik atera ote zuen Izebak liburu hori?

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.

ETB1n.