3txulo
Egunero ETB1en
Landare haragijalea 3TXULOtarren etxean
EiTB.EUS
Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1n.


Aste honetan 3TXULOtarren etxean abentura berriak izan dira. 4RAk etxera pisatzeko baskula bat ekarri du eta 2TTORrek lodi dagoela uste du.
Bestalde, Izeba Kattalin kanpoan denez, landare haragijalea 3TXULOtarren etxera igo dute. XBELek unibertsitatetik beste landare bat ekarri du eta biak elkarren ondoan jarri ditu. Zuek uste ideia ona izango dela?
Gainera, 2TTORrek lehorteak pairatzen dituzten lurraldeetan euria sortzeko gailu bat asmatu berri du. Etxekoek probatzeko eskatu diote, baina ez dira oso gustura geratuko sortutako euri guztiarekin.
Melita Bentz asmalaria ezagutuko dugu
Aste honetan, bestalde, Melita Bentz asmalaria ezagutuko dugu, kafe goxoa egiteko gailua asmatu zuen emakumea. Bere lanari buruz zerbait gehiago ezagutzeko aukera izango dute 3TXULOtarren etxean.
Eta azkenik, 2TTORrek 1945. urtera bidaiatu beharko du, munduko herrialdeak ez dira ados jartzen eta laguntza eskatu diote. 3TXULOtarren etxean, 4RA eta XBEL liskarka dabiltzan bitartean.
Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.
ETB1n.