eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero ETB1en

Pertsonaia berriak izango ditugu 3TXULOtarren etxean

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3txulotarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

2:00

Aste hau berezia da, abentura zirraragarriak izateaz gain, pertsonaia berriak izango baititugu 3TXULOtarren etxean. Zuek badakizue zer diren "erreplikanteak"? Aginte magikoa berreskuratu eta iragana hankaz gora jartzea dute helburu.

4ra gaixorik dago, eta bera zaintzera itzuliko da Marimatxarda, baina egun batzuk etxean geratzea bururatuko zaio. Bide batez, “Basakabi” saioaren casting batera ere joango da, unibertsoaren kontrola lortzeko. 4rak erreplikanteak dauden susmoa du, eta etorkizunera bidaiatzea erabakiko du, Dekar Agenteari laguntza eskatzeko. Ezagutzen duzue Dekar agentea?

Alex Sardui 3TXULOtarren etxean

Bestalde, aspaldi 3txulotarren artean egon ez bada ere, bueltan da berriro. Ez galdu Alex Sardui 3txulotarren etxean ikusteko aukera, lagunok!

Gainera, izeba Kattalin zertxobait triste dago aste honetan. Zuek ba al dakizue zein den munduko herrialderik zoriontsuena? Bhutan da, eta aste honetan 2ttorrek, 4rak eta izebak Asiako herrialde honetara bidaiatuko dute. Lortuko al du izebak zoriontsu izatea?

Azkenik, astea ondo amaitzeko, Senpereko lakura txango bat antolatu du 2ttorrek. Eta, nola ez, 4ra eta izeba liskarka arituko dira egun guztian zehar.

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.