eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero ETB1en

Zirkua iritsiko da 3TXULOra aste honetan

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3txulotarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

2:20

Aste honetan 3TXULOtarren etxean abentura berriak izan dira. Zuek estralurtarretan sinesten duzue? 2ttorrek ilargiraino eta bueltan itzuliko den kohete bat asmatu du. Baina lortuko al du ilargira iristea? 4rak eta Xbelek ez dute konfiantza handirik 2ttoren asmakari berri honen gain.

Bestalde, aste honetan Beulah Louise Henry asmalaria ezagutzeko aukera izango duzue, izozki makina, besteak beste, asmatu zuen emakumea. Zuek gogoko dituzue izozkiak?

Zirkua iritsiko da herrira

Gainera, aste honetan zirkua iritsiko da herrira. Baina ikuskizuneko artistak lesionatu egin dira eta funtzioa bertan behera utzi behar izan dute. Xbelek ordea idei bikain bat izango du, beraiek ordezkatuko dituzte zirkuko artistak. Xbel dantzaria, 4ra malabarista eta 2ttor bala gizona ezagutuko dituzue!

Eta hau guztia gutxi balitz, zuek ba al dakizue nor den Lupita? 2ttorren lagun arkakusoa da, eta galdu egin da. Zer egingo ote dute 3txulotarrek Lupita aurkitzeko?

Azkenik, batzuetan, 2ttorrek etxekoak erotu egiten ditu bere asmakariekin. Batez ere, erabilgarriak diren objektuak desmuntatzen dituelako, ondoren beste batzuk sortzeko. Galdetu bestela Xbel eta 4rari.

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.