eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB1en

Eskiatzera joango dira aste honetan 3TXULOtarrak!

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3txulotarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

2:27

Aste honetan 3txulotarren etxean abentura berriak izango dira. Batetik, 2ttor triste ibiliko da bere asmakizun berri bat dela eta: “Kozinagailua”. Jan nahi duzun hori makinari eskatu eta hark prestatuko dizu eskatutako janaria. Horixe asmatu du 2ttorrek baina, antza, ez du inork halakorik behar; izebak eta Xbelek, ostera, gustura hartuko dute.

Bestalde, hotza eta elurra iritsi direla eta, 3txulotarrak eskiatzera joango dira. Baina, irudikatu al dezakezue hotza ez den elurrik? Edo bustitzen ez duen elurrik? Bada, 2ttorrek asmatuko du! Hala ere, horrek ez du esan nahi ez denik arriskutsua bertan eskiatzea; galdetu bestela Izeba Kattalini.ç

Mundua biribila ote da?

Gainera, 3txulotarren harridurarako, izeba Kattalinek oraindik ez du sinesten mundua biribila denik. Baina, Xbel eta 2ttor arduratuko dira izebari mundua biribila dela irakasteaz; izeba ezagututa, ordea, nola lortuko dute hura konbentzitzea?

Hori dena gutxi balitz, sortzen dugun zabor guztiarekin arazo bat dagoela ohartuko dira 3txulotarren etxean. Arazoa konpondu nahian, 2ttorren asmakizun bat erabiliko dute zabor guztia espaziora bidaltzeko. Baina, hori ote da konponbidea?

Azkenik, egun hauetan egiten duen hotzari aurre egiteko, Xbelek bere eskularruak aurkitu nahiko ditu. Amonak oparitutako eskularru bereziak dira, baina ez ditu aurkitzen. Non gorde ote zituen?

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n. Gogoratu, aste hau berezia denez, asteazkenean eta ostiralean 19:00etan ez dela 3TXULO saiorik izango.

saiorik izango.