eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB1en

Gabon kanten txapelketa, aste honetan, 3TXULOn!

eitb.eus

Urte honetako 3TXULOtarren azken abenturak izango ditugu ikusgai aste honetan, egoera bitxi eta abentura mordoz beteta, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

Aste honetan, abentura berriak izango dira 3txulotarren etxean, urte honetako azken istorioak. Hasteko, 2ttorrek bere gelako ispilua lapurtuko dio 4rari, beste asmakizun bat sortzeko. Ispiluari nahi duzun argazkia erakutsi eta hori bihur zaitzake. Asmakizuna probatu nahian, 4rak “Xarli Divine” aktore frantziarraren argazki bat hartuko du aldizkari batetik, eta 2ttorri emango dio.

Ondorioz, 2ttorren itxura guztiz aldatuko da, eta, hori dela eta, 4rak modelo bihurtu nahiko du 2ttor. Baina Xbeli eta 2ttorri ez zaie ideia ona irudituko. Zer nahiago dute 3txulotarrek, betiko 2ttor ala 2ttor ederrago bat?

Olentzero gaixorik

Gabonak bertan ditugunean, 3txulotarrak gabon kanten txapelketa batean parte hartzeko entseatzen ari dira. Irabazleak baserriko oilasko bat irabaziko du; nork lortuko du?

Eta azkenik, 2ttorrek Olentzeroren kondaira azalduko dio 4rari. Zuek ezagutzen al duzue? Horretan dabiltzala, Olentzero gaixorik dagoela ohartuko da 2ttor; Olentzero opariak banatzeko osatzen ez bada, zer egin dezakete 3txulotarrek haurrak oparirik gabe ez geratzeko?

Hori guztia eta gehiago, 3TXULOn ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1en.

en.