eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

3TXULO

4RA etxetik doa, aste honetan

eitb.eus

4RA haserre dabil azken boladan eta etxetik joatea erabakiko du, baina nora? Eta zertara?. XBELek, bestalde, gida baimena ateratzeko azterketa dauka eta ez dio dena ikasteko astirik emango.

  • 4ra

    4RA etxetik doa

Aste honetan, 3txulotarren abentura berriak datoz. 4RA haserre dabil azken boladan, eta etxetik joatea erabakiko du, baina nora? eta zertara? XBELek, bestalde, gidabaimena ateratzeko azterketa dauka, eta ez dio dena ikasteko astirik emango. Hori dela eta, 2TTORren asmakuntza batekin, denboran atzera egingo dute, baina gure lagunek arazotxo bat izango dute.

Bestetik, 2TTOR hagineko minez dabil, baina ez du dentistarenera joan nahi; izugarrizko beldurra dio. Zergatik izango ote da? Gainera, 4RA bidaia bat egiteko dirua lortu nahian ibiliko da, baina ez du oso modu bidezkoan egingo.

Zuen ustetan zerk egiten gaitu zoriontsu? Galdera honi erantzuten saiatuko dira XBEL, 2TTOR eta 4RA.

3txulotarren abenturez gain, 4RAren bideo kanalean Samaniego Herri Ikastetxeko lagunek bidali diguten dantza ikusi ahal izango duzue. Eta aste honetako liburu gomendioa Azpeititik datorkigu: Nur eta oihan misteriotsua.

Hau guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO'n!

Ez galdu!