eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

'3TXULO'

Estralurtarrak gonbidatuko ditu 2TTORrek, aste honetan

EITB.EUS

3TXULOtarren etxera estralurtarrak gonbidatuko ditu 2TTORrek. Bestalde, iñauteriak datoz eta 3TXULOtarrak mozorrorik originalena aurkitzen saiatuko dira. Zertaz mozorrotuko ote dira gure lagunak?

  • '3TXULO'

    '3TXULO'

3TXULOtarren etxera estralurtarrak gonbidatuko ditu 2TTORrek aste honetan. Zuek uste agertuko direla? Bestetik, 4RAk hitz itsusi asko erabiltzen ditu azken aldian, hori dela eta, XBELek eta 2TTORrek konponbide bat aurkituko dute.

Gainera, lagunondo bat ekarriko du 2TTORrek etxera, lagunak ematen dituen landare bat. Horrelakorik ezagutzen duzue?

Bestalde, iñauteriak datoz eta 3TXULOtarrak mozorrorik originalena aurkitzen saiatuko dira. Zertaz mozorrotuko ote dira gure lagunak?

Eta astea bukatzeko, XBELek ez dela inoiz beldurtzen onartuko du. Baina 4RA eta 2TTOR ez dira fio eta hiru froga gainditu araziko dizkiote XBELi, beldur den edo ez ziurtatzeko.

4RAren bideo kanala

3TXULOtarren abenturez gain, 4RAren bideo kanalean 'Aho bizi, belarri prest' eta 'Iñundik iñoare' abestiak bidali dizkigute gure lagunek. Eta nola ez, asteko literatur gomendioa Zaldupe Herri Eskolatik.

Saioan ez dira ekonomikeriak, literatura eta bideoklipak faltako.  Ah! Eta periskopiotik '3zpa4'tarrak espiatuko dituzte, nola ez.

Ondo pasa 3TXULOtarrekin batera!!