eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

2ttorrek iratxo batek oparitutako lanpara magikoa ekarriko du etxera

EiTB.EUS

XBEL eta 4RA ez dira ados jarriko lanpara magikoari eskatu nahi dizkioten desirekin. Bestalde, Emakume Langilearen Nazioarteko egunari begira, emakume asmalarien lana erakutsiko digute 3txulotarrek.

  • '3TXULO'

    '3TXULO'

Aste honetan 3txulotarrak abenturaz beteta datoz. 2TTORrek iratxo batek oparitutako lanpara magikoa ekarriko du etxera. Baina XBEL eta 4RA ez dira ados jarriko eskatu nahi dituzten desirekin. Gainera, 4RA festa dotore batera gonbidatu dute. Belarritako berezi batzuk eraman nahi ditu ospakizunera baina galdara gelan galdu du bat, eta ez du aurkitzen. Zer egingo ote dute 3txulotarrek 4RAren belarritakoa aurkitzeko?

Bestetik, liburu batean irakurri dute urrezko txanponez betetako altxor bat dagoela Guajamalu mendi misteriotsuaren magalean. Baina nola egin bertara iritsi eta gero etxerako bidean ez galtzeko? XBEL, 4RA eta 2TTORek ideiak badituzte, baina bat bera ere ez da egokia izango.

XBEL gainera, eskaileretatik erori eta bi txorkatiletan min hartu du. Egun batzuetan gurpildun aulkian egon beharko du. Primeran moldatuko da!

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Eta aste honetan, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna denez, 3txulotarrak emakume asmalarien lana erakutsiko digute. Bertan deskubrituko dugu, antzinan ere emakume asmalari apartak egon zirela, baina askotan isilpean egin zutela lan.

Emakume langilearen egunarekin lotuta, Atxondoko Herri eskolakoek bideo berezi batzuk prestatu dizkigute. Ezagutzen duzue “Mari more” abestia? Izugarri gustatu zaigu bidali dizkiguten bideoak. Prestatzen ari diren antzerki obra eta koplak ere ederrak dira.

Hau guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO'n, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!!

Ez galdu!