eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

'3TXULO'

Ura moztuko diete 3txulotarrei, aste honetan

EiTB.EUS

Egun batzuetan urik gabe egon beharko dute 3txulotarrek. Ura errekatik hartu beharko dute, eta 4RAk ez du errekara joan nahi. Bestalde, 4RAren bideo kanalean 'Yoko dantza' ikasteko aukera izango dugu.

  • '3TXULO'

    '3TXULO'

3txulotarrei ura moztu diete, eta egun batzuetan urik gabe egon beharko dute. Errekara joan, eta ura handik hartu beharko dute, txandaka. Baina 4RAk ez du errekara joan nahi. Zer asmatuko du ura etxeraino eramateko? Gainera, 4RAtxo umore oneko dago aste honetan, eta XBEL eta 2TTORrri broma bat egingo die.

3txulotarrek, bestalde, Iratxo bihurria ipuina irakurri dute, amonarekin gaizki portatzen den haur bati asto buztana jartzen dion iratxoaren istorioa. Eta 4RAri antzeko zerbait gertatuko zaio, azken boladan bere lagunez barre egiten duelako.

XBELi Mamu hitz-jaleak laranja hitza jan dio, eta ezin du berriz ere hitz hori esan. Mamua bizi den kobazulora joan, eta bertan asmakizun bat asmatu beharko dute XBELek laranja hitza berreskuratzeko. Lortuko ote dute?

Gainera, XBELek zozketa baterako txartela galdu du; 2TTORek eta 4RAk lagunduko diote txartela bilatzen. Baina non ote dago? Eta zenbaki irabazlea bada?

4RAren bideo kanala

3txulotarren abenturak ikusteaz gain, 4raren bideo kanalean Irungo Pauso dantza eskolako lagunekin batera Yoko dantza ikasteko aukera izango dugu. Zaldupe Eskolatik, bestalde, Gabon Guanito liburua gomendatuko digute, eta Samaniego Herri Eskolako lagunek 'Udarako gau luzeak' abestia dantzatuko digute.

Hau guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO'n, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!!

Ez galdu!