eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

4rak Internetera konektatuta emango du egun osoa

EiTB.EUS

Xbel eta 2ttor mundutik bidaiatzen ibiliko dira, eta 4rak abentura guztiak galduko ditu Interneten erruz. Xbelek, bestalde, etorkizuna igartzeko ikastaro bat egingo du, eta Madame Xbella izango da.

  • '3TXULO'

    '3TXULO'

Aste honetako "3txulo" saioan, 4rak Internetera konektatuta emango du egun osoa. Xbel eta 2ttor mundutik bidaiatzen ibiliko dira, eta 4rak abentura guztiak galduko ditu Interneten erruz. Gainera, beldurrezko film bat ikusiko dute ohera joan aurretik. Ondorioz, 2ttorrek ezingo du lo hartu, eta sofan egitea erabakiko du. Sofa azpian, baina, "munstro bat" dago! Benetakoa izango al da?

Xbelek etorkizuna igartzeko ikastaro bat egin du, eta Madame Xbella izango da aurrerantzean. Lortuko al du etorkizunean gertatuko dena asmatzea? 2ttorrek, bestalde, gauzak asmatzen jarraitzen du; alegiazko errealitatean bidaiatzeko betaurrekoak asmatu ditu oraingoan. 4ra eta 2ttor asmakuntza horrekin ari diren bitartean ez diote Xbeli kasurik egingo. Honek, ordea, mendekua hartuko du.

Bestalde, galdara-gelan sorgindutako argazki bat topatu du 4rak, Xbelen argazki ilun eta misteriotsu bat. Zer-nolako eragina izango du 3txulotarren etxean?

Halaber, aste honetan estreinatuko da 3txulotarren abesti eta bideoklip berria, goizetan indartsu esnatzeko abesti aproposa.

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!

Ez galdu!