eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Aste honetan

Izeba Kattalin bisitan etorriko da

EiTB.EUS

Izeba Kattalinen bisita izango dute '3TXULO'ko lagunek. Izebak, bestalde, maitagarria izateko ikastaro bat egin du, baina ezinezkoa egingo zaio 4rari hitz goxo eta maitagarriak esatea.

0:49
Izeba Kattalin bisitan etorriko da, aste honetan

Izeba Kattalin bisitan etorriko da 3txulotarren etxera. Dirudienez, maitagarria izateko ikastaro bat egin du, baina ezinezkoa egingo zaio 4rari hitz goxo eta maitagarriak esatea.

Bestalde, 4rak eta izeba Kattalinek ez dute sinesten 2ttor margolari ona denik. 2ttorrek, ordea, pazientziarekin eta konfiantzarekin edozer lor daitekeela erakutsiko digu. Ongi marraztea lortuko al du 2ttorrek?

4rak, berriz, irribarrea galduko du. Izeba Kattalinek eta 2ttorrek denetariko saiakerak egingo dituzte 4rari barre egiten laguntzeko. Baina zergatik galdu ote du 4rak irribarrea? Lortuko ote dute izebak eta 2ttorrek 4raren irribarrea berreskuratzea?

2ttorren azken asmakuntza ilargira bidaiatuko duen suziri bat da. Eta Patxiku eulia sartuko du bertan, ilargira iritsiko den lehen eulia.

Azkenik, 2ttorrek eta 4rak, izeba Kattalini ziria sartu nahian, ikusten ez den urarekin jolasean dabiltzala sinetsaraziko diote. Baina izebak mendekua hartuko du.

Hori guztia, eta askoz ere gehiago, aste honetako '3TXULO' saioan, astelehenetik ostiralera, 08:15ean, ETB3n!

Ez galdu!